2011/08/25

RIGLOS - MOSKITOS & PURO

Anetoko "odisea" pasatu eta Benasquen bazkaldu ostean, Rigloserako bidean jarri ginen. Bidean erosketa batzuk egin eta 18:00ak aldera heldu ginen konglomeratuaren paradisura. Herria ezagutu, meteoa begiratu eta trago batzuk hartzen geundela erabaki genuen bi egunetako egitaraua, lehenengo egunean "Moskitos" eta bigarrenean "Normal al Puro" egingo genituen. Afaldu, furgoneta lo egiteko prestatu eta Natxoren zurrunkada festa hasi zen (Alain gizajoa).


Goiz altxatu ginen, gosaldu eta 8:00retan jada paretan geunden (bakarrak ere). Lehenengo luzeak azkar egin genituen "El Trono" izenako bilgunerarte. Hurrengo luzeetan gehiago sufritu genuen, azkenean nahiko goiz goian geunden. Jaitsieran galdu egin ginen beste bide bat hartzerakoan, baina Anderri dei bat eginez konpondu genuen egoera.



Bazkaltzeko heldu ginen aparkalekura, beraz "La Francesa"-n pasta eta lata batzuk erosi genituen sabelak asetzeko. Arratsaldea taberna batetik bestera eman genuen tragoak hartutzen (bi taberna baino ez daude) eta hurrengo egunekoa prestatzen, afaltzeko eta lotarako orduen zain.


Bigarren egunean berriz nahiko goiz geunden paretan, baina honakoan ez geunden bakarrik. "Normal al Puro" bideari hasiera zuzenagatik ekin genion, aurrerago bariantearekin elkartuz, horrela luze bat aurreztu genuen. Bederatzi luze egin ostean "El Puro"-ko tontorrean geunden, gainera haize nahikotsu zegoen momentuari emozioa emanez. Jaitsiera rapelatzen egin ostean, kotxera hurbildu, material guztia batu eta Algortarako bidean abiatu ginen, gauean Bilboko gazte egunera heltzeko asmoz.



MOSKITOS (6b, 330 m)

Bide hau klasiko bat da, ondo ekipatuta, erraza eta logikoa bait delako. Bidea fisura eta diedroetatik doa ezkerraldetik eskumaldera, txapa zuriak jarraituz. Gero luze aereo bat dator "el Trono" izenako harribolo gris karakteristiko baterarte. Bilgune honetan ihesbide bat dago eskumaldera, datorrena bidearen luze zailena bait delako. Luzea 6b gradua dauka bi zati nahiko gogor izanik, honi altuera aereoa eta daramatzagun luzeak gehitzen badiogu, kriston giroa! Hemendik aurrera geratzen dena erraza da. Guztira zortzi luze, azkena soka gabe egin daiteke. Jaitsieran kontuz ibili, bidea jarraituz mendilepo batera heltzerakoan eskumaldera bota (zuhaitzetatik sartuz) eta ez aurreko bidetik, bide hori "Circo de Verano" sektoreko irteera bait da.

Materiala: 13 zinta expres, 60 metroko soka simplearekin egin daiteke.



NORMAL AL PURO (6b, 180 m)

Bidea hasiera batean sarrera zuzenagatik egin zen, baina jendeak bariante bategatik abiatzen da normalean. Bide hau eskaladaren klasiko haundi bat da, teknika mota asko izanik (fisurak, tximiniak, desplomeak). Gaur egun ekipatuta dago parabolt, hiltze eta kordinoekin; gainera bilgune guztiak (hori kolorekoak) rapelatzeko daude finkatuta. Bidea bi luzeetan egiten den fisura bategatk hasten da, gero eskumaldera botatzeko, "El Puro" eta "Pison" banatzen hasten deiren puntuaren bila. Gero bi hormen artean abiatuko gara estutzen doan tximinia bategatik hormak banatzen diren beste alderaino. Hemen beste hiru luze aereo egin behar dira tontorran bukatzeko. Jaitsiera bi hormen artean gagoen rapel batetik egiten da eta ez igo garen lekutik, tximiniaren bilgunerarte. Hemendik igoerako bidetik jaitsiko gara rapelatzen.

Materiala: 12 zinta expres, 60 metroko soka simplearekin egin daiteke baina hobeto soka bikoitzekin egitea (rapelentzako batez ere).

No hay comentarios:

Publicar un comentario