2013/05/08

VISERA ON FIRE

Asteburu honetan Perez eta biok ibili gara Riglosetik Viserako bide batzuk ezabatzen. Durangotik atera eta hamaiketarako bageunden "Directa" (7a+/b, 240m) eskalatzen. Viserako tontorrera ordu bi t´erdietan heldu ginen eta ordu bat beranduago "La fista de los biceps" (6c+/7a, 250m) bidean sartuta geunden, arratsaldeko sei t´erditan bukatuz. Bi bideen luze gehienak batu genituen 80 metroko sokarekin arinago joateko, baina Directako lehenengoa ensablean eskalatu behar izan genuen. Zer esan bi bide hauetaz, biak oso onak eta Visera eskalada estilokoak.



Merezitako garagardo, entslada eta loaldi baten ostean, hurrengo egunean "De naturaleza salvaje" (7b, 250m) egitea erabaki genuen, oraingoan luzeak lotu barik. Bidearen hasiera plakeroagoa da, ez Viseran modukoa, erdiko zapaira heldu arte. Hemen hasten da desplomea eta kantoak, trabesian hiru luze hipergrabitatorioekin bukatzeko (sorpresa bukaeran).



Este fin de semana Perez y yo hemos estado por Riglos asediando la Visera. El sábado escalamos la "Directa" y "La fiesta de los biceps", en las que empalmamos unos cuantos largos para ir más rápido. Luego unas cervezas, cenar y para la cama. Al día siguiente nos metimos en "De naturaleza salvaje", pero esta vez sin empalmar largos. En total dos días escalando tres vías buenísimas y acumulando pila para futuros proyectos.

Natxo

2013/04/16

PIRINIOTAKO ELURRETATIK ARROKAKO BEROTASUNERA

Aste Santuko plana Alpeetan hasi zen, baina bakarrik gure pentsamenduetan, elurteak arriskutsua utzi bait zuen Chamonix ingurua, beraz, Pririniotan pioloei eta kranpoiei txinpartak ateratzea erabaki genuen. Han Kapirekin batu eta furgonetan zein interneten eguraldia begiratzen ordu asko pasa ostean eskiatzea bakarrik lortu genuen, tenperaturek zein elurteek ez bait ziguten alpinismoa egiteko aukerarik eman. Behintzat eskiada pare on bat egin genituen Gavarnien eta Petretxeman.

  
Eguraldi onaren bila Rigloseko mikroklimara hurbildu ginen, baina hemen ere euriak harrera egin gintuen. Gogoak asetzeko "Vixente Inuxente" egin genuen, azken bi luzeak izan ezik bustitak bait zeuden, gero Pisoia rapelatzeko (ikaragarria). 


Ander eta biok Alikantera jaitsi ginen berotasunaren bila. Bertan kriston tropa batu gienen, bazirudienez penintsulako ekialde osoa euskaldunez beteta zegoen hemen ez geneukan eguzkiaren bila. Han aste bat eman genuen tapia egiten Peñon de Ifach, Benitachel, Ponotx, Placas del Eco eta Penya Roc-en.


Peñon de Ifachen tapia ekipatua eta gradu erosoan egin genuen "Costa Blanca (250m, 6c+) eta "Virginia Díez" (230m, 6b+)


Ponotxen aldiz, katxarroak atera genituen "Las Hadas" (510m, 6b+)  eta "Ojo de pez" (380m, 7a+/b) eskalatzeko, lehengoa lasaiago egiteko eta bigarrena ipurdia estutzeko, biak oso gomendagarriak.


Placas del Econ "Pets & Company" (170m, 7a) guztiz katxarreoko bide oso ona egin genuen, eta bidaia bukatzeko "Vasco-española" (200m, 6c+) egin genuen Penya Roc-en. 

 
 

Algortan Txorimalo gaztetxearen urteurrena ospatu ostean beste aste bat eskalatzera ospa egin nuen Katalunya aldera, oraingoan kirol eskaladak ematen duen erosotasunaren bila, Azkorra, Jabi eta Antzokarekin. Orain etxean egunerokotasunera berriz moldatzen nabilela, goraintziak eman nahi diet hiru aste hauetan eskaladak, momentuak eta barreak partekatu ditugun jende guztiari, egurreeeeee!!!



Resumiendo en castellano: Comimos mucho pollo junto a Kapi en Pirineos, tras un fugaz paso por Riglos nos metimos una kilometrada de roca en Alicante y para redondear estos dias de roca, pasamos una semana por Margalef y Cornudella apretando en la comodidad que nos ofrece la deportiva. Saludos a toda la gente con la que hemos compartido escaladas, momentos y risas.

2013/03/18

PURA VIDA / THE RIDGE (IÑAKIREN BIZITZA)




 
Dokumental honetan, gehienok dakizuenez, 2008an Iñaki Ochoa de Olzaren bizitza salbatzeko Annapurnan martxan jarri zen paregabeko erreskateari buruz hitz egiten da. Dokumentalak erreskatean parte hartu zutenen esperientziak eta baita Iñakiren hitz batzuk batzen ditu.

Telebistarako egokitu den dokumentala ikusteko argazkian klikatu. Laisterren ikusi, agian web orritik kentzen dute eta.

Para ver el documental en versión adaptada para televisión pinchar en la foto.

2013/03/05

PAKETOIA LUNADAN

Beste egunean Lunadara joan ginen Iñaki, Alain eta Natxo eskiatzeko gogoak asetzeko. Elur paketoi asko zegoenez kotxea portu hasieran utzi eta itzuli alternatibo bat egin genuen, Castro Valnera aldera. Hor doaz argazki batzuk:

 

     

   

    


El otro día para quitar el mono de esquiar fuimos a Lunada y como había paquetón de nieve hicimos una ruta alternativa hacia el Castro Velnera.