Mostrando entradas con la etiqueta Izotza - Hielo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Izotza - Hielo. Mostrar todas las entradas

2015/02/02

CANAL ROYA / PORTALET. Urtarrilak 24-25.

Asteburu batzuk generamatzan Pirineotara joateko gogoekin, baina gauza bategatik edo besteagatik ezin... urte amaiera Kataunian pasa eta 2015erako elurraren beharra nabaritzen genuen.
Haize zakarra zetorren arren frogatu behar genuen eta larunbatean, goizean goiz portaleterako bidea hartu genuen.

URTARRILAK 24: CANAL ROYA

Haizeak gogor jotzen zuen arren ez zegoen hodei askorik. Beraz, berandu samar baina materiala prestatu ta Canal  Royarako bidea hartu genuen. Bakoitzak pare bat bide egin (Canal roya wal-1. luzea/os diables de panti-1. luzea) eta arratsaldean eguraldiak txarrera egin zuenarren, ordurako pistetan geunden furgonetarako bidean.


Aseguratzen
Alboan zegoen kordada.
Azko Canal roya wall (ezkerretik)
Natxo os diables du panti.
Os diables de panti

Bueltan

URTARRILAK 25: PORTALET

Igandean eskiak jartzea erabaki genuen. Peyregetera igotzeko ideia genuen, nahiko babestua baitzegoan baina amaierako mendi ertzera ailegatzean haizeak gogor jotzen zuen... beraz urteko lehenengo jaitsiera izanik, eta gure eski maila zein den jakinik... berantza joatea erabaki genuen.










Neguko materialari hautsa kentzeko asteburu ederra, ea eguraldiak laister bueltatzeko aukerarik ematen digun! EGURRE!

Alain.

2014/03/21

"GRAN DIAGONAL" ETA "MARIBEL" PEÑA TELERAN

Pasadan asteburuan Peña Teleran ibili ginen. Lehenengo egunean "Gran Diagonal" egin genuen egunean Zeanuritik irtenda. Korridore guztia ensanble batean egin genuen, gero tontorrera igo eta "Y" korridoreko rapeletatik jaitsi ginen, luzeagoa baina pausu horizontala baino seguruagoa ere. Goizean elur gogorra baina eguerdirako sopikaldo elurra. Gainera gau hartan bero nahiko egin zuen eta elurra ez zen gogortu. Domekan "Maribel" korridorea egin genuen, hau bai luzeetan. Lehenengo horma izotzez formatuta zegoen eta hortik aurrera arrokako lau reslate zeuden. Bi korridoreak egoera pergabean zeuden.

El pasado fin de semana hicimos la "Gran Diagonal" y la "Maribel" en Peña Telera. Estaban en buenas condiciones, aunque durante la noche no helo y la nieve se quedo más blanda el domingo, aún así los dos corredores estaban en buenas condiciones.

"Gran Diagonal" korridorea
 
"Maribel" korridorea


 Alain eta Natxo

2014/02/23

COGNE 2014

Aste bateko egonaldia Val di Cognen Ibonekin batera, izotz eskaladan trebetasuna hartzen. Bidaia ez zen oso ondo hasi, airelineak nire motxila galdu bait zuen, material erdiarekin, baina Matthias Scherer eta Ondezana hoteleko Andreak prestatu ziguten materialari ezker eskalatu ahal izan genuen gure materiala heldu arte, guztira bost egun, Pekinen agertu bait zen motxila!

Eskalatu genuen lau egunetan hurrengo bideak egin genituen:

- Cascade Lillaz, II 3, 250m.
- Tutto relativo, II 4, 150m.
- Cristal Giusi (lehenengo luzea), II 3, 40m.
- Chandelle Levure, II 4+, 180m.
- Thoule (lehenengo luzea), II 3, 50m.
- Ingenieria, II 4, 100m.

Oraindik izotza dago eskalatzeko, baina azken egunetan tenperaturak asko igo ziren, egun berotsuak izanik. Thoulen bigarren luzeko kolumna apurtuta zegoen eta Candelle Levuren azken luzea nahiko hezea zegoen. Baina oraindik eskaladore gehiago heldu ziren gu gindoazen egunenan. 
Info: http://www.iceclimbingcogne.com/


Semana de escalada en el Val di Cogne. El viaje no empezó muy bien ya que una maleta apareció en Pekín, pero gracias a Matthias Scherere y a Andrea del Hotel Ondezana, que nos prestaron material hasta la llegada de nuestra mochila, pudimos escalar.

Todavía hay hielo, pero los últimos dos dias subieron mucho las temperaturas, dejando hielo malo en algunas vias y alguna que otra columna partida, pero aún así seguian llegando escaladores motivados cuando marchamos.

Cascade Lillaz - L1
Cascade Lillaz - L1
Cascade Lillaz - L2
Tutto Relativo - L1
Tutto Relativo - L2
Tutto Relativo - L3
 
Cristal Giusi - L1
Chandelle Levure
Chandelle Levure - L3
Chandelle Levure - L4
Chandelle Levure - L6
Thoule - L1
Ingenieria - L1
Pattinaggio Artistico & Hard Ice
Cold Couloir
Valeille
Thoule
Lauson
Mochila heldu da!!!

Natxo