Pasadan otsailak 11 eta 12ko asteburuan, eguraldi ona igarrita zegoela, Txaber eta biok Piriniotara abiatzea erabaki genuen. Makina bat plan genituen buruan, baina azkenean trabesia eskia egitea erabaki genuen. Horretarako, zapatuan Candanchuko pistetatik ibili ginen, eskiatzearen nondik norakoak gogoratzen...je,je!!
Eguzkia lagun, pistetan gora egin genuen eta pistak itxi aurretik, azken jaitsiera. Dana jaso eta Canfranc Estacion herriko Pepito Grillo aterpetxean egin genuen lo. Igandean berriz, Anayet egitea pentsatu genuen eta horretarako Formigaleraino hurbildu ginen. Kotxea parkinean utzita, pistetatik 700 metro egin eta ondoren, errekaren paretik gora.








Edurra ez zegoen batere ondo eskiatzeko (aspaldi zeraman edur berria bota gabe), baina primeran pasatu genuen. 2 ordu inguru eskiatu ostean, azken maldara heldu ginen, bertan eskiak utzi eta kranpoiak janzteko ordua heldu zen. Azken txanpan, kontuz ibili beharra dago (kate batzuk lagundurik pausu horizontal bat dago eta ondoren malda handiko zeharkaldia). Azkenean, ordu batak inguruan goian geunden; argazki, bideo eta demasak egin ostean, beheranzko bidea. Hor bai komeriak!! je,je. Ez zegoen eskiatzeko batere erraz eta ojuu! sustoren bat euki genuen.








Amaitzeko, berriz parkinera eta etxerako bidea aurretik...Karabana luzea izan genuen Jacatik Liedenara, baina asteburua ondo aprobetxatu genuenaren sentsazioarekin bueltatu ginen etxera. Hurrengo abentura noiz helduko zai!


