Mostrando entradas con la etiqueta Picu Urriellu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Picu Urriellu. Mostrar todas las entradas

2013/09/04

PICU URRIELLU - MURCIANA 78 & CEPEDA

Asteburu honetan Picu Urrielluko paretetan ibili gara Azkorra eta biok. Barikuan aterpetxeraino ziztu-biziko igoera bat egin ostean, hurrengo egunean Murciana egitea geneukan buruan. Bidea eskalatzeko espero genuen baino denbaro gehiago behar izan genuen, baina ala ere goitik atera ginen. Bideak ez ditut azalduko interneten hainbat azalpen bait daude.

Este fin de semana hemos estado por las paredes le Picu Urriellu. El viernes subimos a toda leche hasta el refu con intención de escalar la Murciana al día siguiente. La vía nos costo más tiempo del que habíamos pensado, pero por lo menos salimos por arriba.



"Murciana 78" (500m, 6b/A0 (7c+)). Murtziako laukote batek 1978an mendebaldeko paretan irekitako bide nahiko zuzena eta oso gomendagarria. Guretzako luzerik honenak zuloz beteriko hormak zituzten luzeak izan ziren, baita ere zortzigarren luze alpinoa eta garbia. "A0"-ko luzeak nahiko erraz egiten dira, hala ere laugarren luzeko erdian eskalatu beharreko desplome zati bat dauka (6b) eta bostgarrena A0-a bukatzeko irteera pikante bat dauka. Baita bigarren luzean fisuran sartzeko lehen pausua exijituko gaitu. Mila esker José Juan Galicia-ri bere pasientziagatik, berarekin konpartitu bait genuen bidearen eskalada, hori bai, bera bakarkakoan zihoan.

"Murciana 78" (500m, 6b/A0 (7c+)). Vía bastante directa y muy recomendable abierta por cuatro murcianos en 1978 en la cara oeste. Para nosotros los largos más bonitos fueron los que tienen muros llenos de agujeros y el octavo largo de corte más alpino y totalmente limpio. Los largos de A0 se hacen fácil, aún así en el medio del primero hay que escalar un desplome corto (6b) y la salida del A0 del quinto largo es picante. También la la entrada a la fisura del segundo largo nos exigió más de lo que pensabamos. Gracias a José Juan Galicia por su paciencia, con el que compartimos escalada, eso sí, el iba en solitario.

Reseña de Blog Alpino
Reseña de Korkuerika (último largo hacia la izquierda y recto)

"Cepeda" (350m, V+) bide klasikoa ez genuenez eskalatuta, ekialdeko paretara abiatu ginen  hurrengo egunean bide motzago eta azkarrago baten bila. Zer esan bide honi buruz, kriston klasika bat da, gozatzeko modukoa ez badugu aurretik kriston jenede-autapista bat aurkitzen. Guk bakarrik kordada batekin batu ginen, asturiaseko bi gizon oso jatorrak (isidro eta Michel). Bidea azkar egin genuen, hori bai, "rompetobillos" pausuan estutu behar izan genuen librean pasatzeko, betiko lez.

Como no teniamos escalada la clásica "Cepeda" (350m, V+), el domingo fuimos a la pared este en busca de una vía más corta y rápida. Es una vía clasiquísima, en la que se puede disfrutar un monton si no tenemos una autopista de gente por delante. Nosotros solo nos encontramos con una cordada por delante, dos señores asturianos majísimos (Isidro y Michel). La vía la hicimos rápido, eso sí, apretando como siempre en el paso del rompetobillos para sacarlo en libre.

Gorrian guk egindako bidea - En rojo nuestro itinerario

Ordu bat aterpetxe alboan deskantsatu, motxilak egin eta ziztu-bizian pandebanora, gero Arenas de Cabrales-en hanburgesa on bat afaltzeko "El Trasgu" tabernan.

Después de descansar una hora al lado del refu, hacer las mochilas y bajar pitando al coche, fuimos a Arenas de Cabrales a cenar una merecida hambuerguesa al bar "El Trasgu".


Natxo

2011/08/12

"DIRECTA DE LOS MARTINEZ" & "ESPEJISMOS DE VERANO"

Bazkaldu ostean, Alain eta Natxo Naranjorako bidean jarri ginen. 18:15-etan heldu ginen Pandebanoko parkinera, motxilak eta materiala prestatu eta Naranjorako aterpetxerantz abiatu ginen.


Igoeran gure penuriak pasa genituen sorbaldan generaman pisuagatik, baina azkenean heldu ginen 20:30-ak aldera. Han goian ezagunak diren eskalatzaile fuerte askorekin topo egin genuen (Erlantz, Ibon, Pablo, Ander, Kapi, Oskar...). Gure denda montatu eta bokata bat afaldu ostean, bertan zegoen jendearekin egon ginen hizketan, beraiek egindakoari buruz eta guk informazio pixkat rekopilatzen. Aterpetxean kolakao bat hartu eta gure dendara abiatu ginen lo egiteko, bihar oso goiz esnatu behar genuelako.


Goizeko 6:00-retan jaiki eta denda barruan gosaldu genuen egunsentiaz gosatuz, materiala prestatu eta hegoaldeko aurpegiarekiko bidean jarri ginen 7:00-retan. Egun horretan gure helburua tontorrara iristea zen gure helburua, eta horretarako "Directa de los Martinez" izeneko bidea aukeratu genuen, bide erraza baina jendez gainezka dagoena. Bidearen hasierara heldu eta hiru kordada zeuden itxaroten eta beste bat aurrean eskalatzen, beraz pazientziaz hartu genuen eguna.


Bidea oso erraz egin genuen, arasorik gabe eta granadako tipo batzuekin elkarrizketan itxaron behar genuen uneetan. Asken luzea bukatu ostean, sokak batu eta tontorrerako bidean abiatu ginen, eguerdiko 14:00-ak ziren. Bertan paisaiaz disfrutatu, inguruko mediak begiztatu eta zeozer jan genuen, beherako bideari ekin baino lehen. Rapel batzuk egin ostean, biedaren hasieran geunden berriro kriston egarriarekin eta aterpetxera heltzeko gogoekin.




Arratsalde lasaia pasatu genuen aterpetxeko kanpoaldean, mendebaldeko hormari begira. Han Nico Favresse eta Adam Pustelnik zeuden espektakulua ematen. Aurreko egunean Favresse-k "Orbayu" liberatu zuen eta momentu hortan Pustelnik-ek zegoen bidea liberatzen, kolore asko ikusi baitzioten eta baita dekotatu ere. Arroza dilistekin afaldu, kolakao bat edan eta sakuan sartu ginen, urrenago eguna luzea izango baitzen.


Goiz hartan 7:45-tan abiatu ginen ekialdeko aurpegirako bidean, aurreko eguneko hurbilbide berdinetik, "Espejismos de verano" izenako bidea egiteko asmoekin. Gure aurrean kordada bat zegoen, beraz bidea nahiko argi eta zuzen egin genuen, nahi eta bilgune batzuetan itxaron behar izatea. Bidea oso ona da eta pausu zailenak parabot edo hiltzeekin daude ekipatuta, gainera bilgune guztiak rapelatzeko ekipatutak daude. Bidea "Cepada"-rekin bat egiten du azkenengo lau luzeetan. Hemen tapoi bat egin zen "Cepeda"-tik zetorrean jendearekin, beraz denbora nahikotxo itxaron behar izan genuen asken luzeak eskalatzeko. Baina askenean, zulo karakteristiko batetik atera ostean, lortu genuen bidea bukatzea.


Ez genuen gailurrera igo, alboan dauden rapeletatik jaitsiz, baina gure aurrean zeudenek rapelean galdu ziren!, beraz berriz gure pasientzia martxan jarri eta ordu erdi inguru egon ginen bilgune batean itxaroten. Azkenean lurzorura heldu eta aterpetxerantz abiatu ginen presaka, guztia batu eta kotxera jaitsi behar bait genuen.

Gaueko 21:00-tan ailegatu ginen kotxera, gauza guztiak kargatu ostean bueltarako bidean jarri ginen. Arenas de Cablaresen zerbait jan, kaña bat hartu eta Algortarako bidean jarri ginen, hurrenago egunean Portu Zaharreko jaiak hasiko baitziren.


Hona hemen egindako bi biedeen azalpenak eta krokisak:


DIRECTA DE LOS MARTINEZ (V-, 150+100 m)

Ekipamendua: bilguneak ekipatutak daude jaitsierako rapelak bait dira, bitarteko tarteetan bakarrik iltze eta kordino batzuk daude, baina nahiko erraz babes ditzakegu friend eta fisureroekin.

Materiala: 8-10 zinta, tamaina ezberdineko friend eta fisureroak, kordinoak eta kaskoa beharrezkoa (harri erorketa hugari).

Luzeera
: 150 metroko eskalada eta 100 metroko trepada bat tontorreraino.

L1 (V-, 15 m): luze laburra, zatirik zailena lehenengo hiru metrotan dago.

L2 (IV, 40 m): bilgunetik eskumara atera eta kanalizoetatik zuzen igo, hurrengo bilgunea fisura baten hasieran dagoen horma-hobi batean dago.

L3 (III+, 25 m): fisuratik zuzenenan igo hurrengo bilgunerarte.

L4 (IV+, 40 m): hasieran fisuratik bota eta bukatzerakoan kanalizo batzuetatik jarraitu, amaieran ezkerralderanzko joerarekin eskalatu bilgune handi batean agertzeko.

L5 (III+, 40 m)
: aurrera botata dagoen kanalizoetatik jarraitu, eskumalderako joerarekin.

Hemendik aurrea ibiltzen jarrai daiteke tontorreraino eskalada erraz batzuekin (II), baina kontuz harriak botatzearekin.

Jaitsiera: igoerako bilguneak erabiliko ditugu rapelatzeko, lehenengoan eta hirugarrenean (behetik hasita) gelditu barik.


ESPEJISMOS DE VERANO (V+, 210+110 m)

Ekipamendua: bilguneak ekipatutak daude ekialdeko aurpegiaren rapelak bait dira, baina Cepeda-ko bilguneak ez daude guztiz ekipatutak, batzuetan iltze bakarra dago. Bitarteko tarteetan bakarrik iltze eta kordino batzuk daude, baina pausu zailenak paraboltekin babestuta daude.

Materiala: 10-12 zinta, tamaina ezberdineko friend eta fisureroak, kordinoak.

Luzeera
: 210 m + 110 m (Cepeda) = 320 metro.

L1 (IV+, 45 m): aurrera botata dauden kanalizoetatik goian daukagun harlauza bateraino igo, hau ezkerraldetik gainditu eta erlaitz batean aurkituko dugu bilgunea.

L2 (V+, 50 m): aurrera botatako plaka batetik igo (babesteko zaila), gero eskumaldean dagoen harlauza hartu eta gainditu parabolt bateraino. Hemendik eskumaldera joan iltze baten bila, iltzetik ezkerraldera bota parabolt bat aurkitu harte, hemendik zuzen atera kanalizoetatik eta bilguneak aurkituko dugu erlaitz batean.

L3 (V+, 30 m): bilgunetik ezkerraldera atera, gero eskumaldera joateko kordino baten bila. Hemendik zuzen bota parabolt bateraino, berriz eskumaldera abiatuz kanalizo batzuen bila, hauetik gora bota erlaitz handi bateraino (bilgunea ezkerraldean dago).

L4 (IV+, 40 m): aurrean daukagun fisura jarraitu eta hau bukatzerakoan zuzen bota hurrengo bilgunerarte. Babesteko luze erraza. Ez joan krokis batzuek azaltzen duten ezkerraldeko diedrotik, nahiko matxuratuta bait dago.

L5 (IV+, 45 m): gora bota eskumalderanzko joerarekin (kordinoren bat badago) eta gero ezkerraldeko erlaitz batera irten. Hemen bidea bat egiten du Cepeda bidearekin.

L6 (II, 35 m): ezkerralderantz ibiltzen egiten de luzea, iltze bateraino (bilgunea).

L7 (IV+, 55 m): guk bi luze lotu genituen. Hasieran eskalada erraz bat dago ezkerraldeko fisuraren bila, gero fisura goraino igo behar da (kordinoren eta iltzeren bat badago). Bilgunea fisuraren amaieran dagoen iltze batean egiten da, friend edo fisurero batzuetaz lagunduz.

L8 (IV, 20 m): fisuraren ezkerraldetik ateratzen gara aurrera botatako kanalizo eta gero plaka batetik. Ostean eskumaldera egiten dugu, ekipatuta dagoen bilgune baten bila.

L9 (V+, 30 m): hasierako pausua argi ikusiko dugu parabolt eta kordino bat bait daude, baina pausu hau nahiko borrokatu behar da, ez baita erraza eta gainera xahututa dago. Gero gora bota zulo karakteristiko batetik ateratzeko.

Jaitsiera: zulotik irten bezain laister aurrean rapel bat ikusiko dugu (Directa de los Martinez baino hurbilago). Bigarren rapela oso luzea da, zati aereo bat pasa ostean beherago aurkituko dugu (ez geratu kordinoetan, rapel guztiak zirrindolekin daude ekipatutak).