Mostrando entradas con la etiqueta Elurra - Nieve. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elurra - Nieve. Mostrar todas las entradas

2015/03/11

ALTITOY 2015

Asteburu ederra Martxoak 7-8

koa! Iñaki, Miren, Nerea ta laurok Luz Saint Sauveur inguruan ibili gara Altitoy lasterketa dela eta. Eguraldi paregabea ta konpania ezin hobea.

Larunbatean Bares inguruan egin genuen ibilbidea. 1 200 metroko desnibela, pare bat igoeretan banataua. Lehenengoa Midi de Bigorreren azpikaldean utzi gintuen, eta bigarrenak alboko bailaratik igo gintuen.

Lehenengo eguneko irteera.

Iñaki ta biok irteera aurretik.

Iñaki 1. eguneko azken igoera bukatzen.

1. eguneko azken igoera


Iñaki eguraldiaz gozatzen. jeje

2. egunerako breafinga.

Igandean berriz Luz ardidenera hurbildu ginen. Bi igoera txikik eta 1000 metro desnibeleko igoera luze batek osatu zuten bigarren eguneko bidea. Tarteren batean eskiak bizkarrean jarri ta palatxo bat igo ondoren mendi ertz txiki bat ere pasa behar izan genuen.


2. eguneko irteera.
Iñaki prest!

   

EGURRE!

2. eguneko igoera luzean
Azken jaitsiera!




Guretzako larunbatekoa baina ibilbide politagoa izan zen igandekoa. Ala here bi egunak topera gozatu genituen!!

Hemen EITBk grabatutako bideoa:
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/zu-kirolari/bideoak/osoa/3040832/bideoa-altitoy-ternua-2015-mendieski-lasterketa-pirinioetan/

Ondo segi eta EGURRE!



Alain.

2015/02/09

LA MONGIE + GAVARNIE (ESKI) / Otsailak 7-8.

Otsailak 8. Gavarnie.

Asteburua Frantzia aldean pasa dugu Irati Natxo Prla ta laurok. Larunbatean La Mongie-n eski alpino piskatxo bat egiten eta Igandean Gavarnien trabesiari kaña ematen. Eguraldi itzela, elur paregabea ta kuadrilla ezin hobea. Gainera Iratiren furgoneta-etxean bidaiatu dugu... KALITE!! 


Gailurrera ailegatzen

Igandean eginiko bidea 

Tallon ipar aurpegia aurrean dugularik


Pic des Tentes




Jaitsiera

Bigarren gailurrera ailegatzen.

Elur sakona
2. jaitsiera

2. eguneako kuadrilla

1. eguna telesillan


Lasterarte ta EGURRE!

Alain.


2015/02/02

CANAL ROYA / PORTALET. Urtarrilak 24-25.

Asteburu batzuk generamatzan Pirineotara joateko gogoekin, baina gauza bategatik edo besteagatik ezin... urte amaiera Kataunian pasa eta 2015erako elurraren beharra nabaritzen genuen.
Haize zakarra zetorren arren frogatu behar genuen eta larunbatean, goizean goiz portaleterako bidea hartu genuen.

URTARRILAK 24: CANAL ROYA

Haizeak gogor jotzen zuen arren ez zegoen hodei askorik. Beraz, berandu samar baina materiala prestatu ta Canal  Royarako bidea hartu genuen. Bakoitzak pare bat bide egin (Canal roya wal-1. luzea/os diables de panti-1. luzea) eta arratsaldean eguraldiak txarrera egin zuenarren, ordurako pistetan geunden furgonetarako bidean.


Aseguratzen
Alboan zegoen kordada.
Azko Canal roya wall (ezkerretik)
Natxo os diables du panti.
Os diables de panti

Bueltan

URTARRILAK 25: PORTALET

Igandean eskiak jartzea erabaki genuen. Peyregetera igotzeko ideia genuen, nahiko babestua baitzegoan baina amaierako mendi ertzera ailegatzean haizeak gogor jotzen zuen... beraz urteko lehenengo jaitsiera izanik, eta gure eski maila zein den jakinik... berantza joatea erabaki genuen.










Neguko materialari hautsa kentzeko asteburu ederra, ea eguraldiak laister bueltatzeko aukerarik ematen digun! EGURRE!

Alain.

2014/03/21

"GRAN DIAGONAL" ETA "MARIBEL" PEÑA TELERAN

Pasadan asteburuan Peña Teleran ibili ginen. Lehenengo egunean "Gran Diagonal" egin genuen egunean Zeanuritik irtenda. Korridore guztia ensanble batean egin genuen, gero tontorrera igo eta "Y" korridoreko rapeletatik jaitsi ginen, luzeagoa baina pausu horizontala baino seguruagoa ere. Goizean elur gogorra baina eguerdirako sopikaldo elurra. Gainera gau hartan bero nahiko egin zuen eta elurra ez zen gogortu. Domekan "Maribel" korridorea egin genuen, hau bai luzeetan. Lehenengo horma izotzez formatuta zegoen eta hortik aurrera arrokako lau reslate zeuden. Bi korridoreak egoera pergabean zeuden.

El pasado fin de semana hicimos la "Gran Diagonal" y la "Maribel" en Peña Telera. Estaban en buenas condiciones, aunque durante la noche no helo y la nieve se quedo más blanda el domingo, aún así los dos corredores estaban en buenas condiciones.

"Gran Diagonal" korridorea
 
"Maribel" korridorea


 Alain eta Natxo