2011/08/12

"DIRECTA DE LOS MARTINEZ" & "ESPEJISMOS DE VERANO"

Bazkaldu ostean, Alain eta Natxo Naranjorako bidean jarri ginen. 18:15-etan heldu ginen Pandebanoko parkinera, motxilak eta materiala prestatu eta Naranjorako aterpetxerantz abiatu ginen.


Igoeran gure penuriak pasa genituen sorbaldan generaman pisuagatik, baina azkenean heldu ginen 20:30-ak aldera. Han goian ezagunak diren eskalatzaile fuerte askorekin topo egin genuen (Erlantz, Ibon, Pablo, Ander, Kapi, Oskar...). Gure denda montatu eta bokata bat afaldu ostean, bertan zegoen jendearekin egon ginen hizketan, beraiek egindakoari buruz eta guk informazio pixkat rekopilatzen. Aterpetxean kolakao bat hartu eta gure dendara abiatu ginen lo egiteko, bihar oso goiz esnatu behar genuelako.


Goizeko 6:00-retan jaiki eta denda barruan gosaldu genuen egunsentiaz gosatuz, materiala prestatu eta hegoaldeko aurpegiarekiko bidean jarri ginen 7:00-retan. Egun horretan gure helburua tontorrara iristea zen gure helburua, eta horretarako "Directa de los Martinez" izeneko bidea aukeratu genuen, bide erraza baina jendez gainezka dagoena. Bidearen hasierara heldu eta hiru kordada zeuden itxaroten eta beste bat aurrean eskalatzen, beraz pazientziaz hartu genuen eguna.


Bidea oso erraz egin genuen, arasorik gabe eta granadako tipo batzuekin elkarrizketan itxaron behar genuen uneetan. Asken luzea bukatu ostean, sokak batu eta tontorrerako bidean abiatu ginen, eguerdiko 14:00-ak ziren. Bertan paisaiaz disfrutatu, inguruko mediak begiztatu eta zeozer jan genuen, beherako bideari ekin baino lehen. Rapel batzuk egin ostean, biedaren hasieran geunden berriro kriston egarriarekin eta aterpetxera heltzeko gogoekin.




Arratsalde lasaia pasatu genuen aterpetxeko kanpoaldean, mendebaldeko hormari begira. Han Nico Favresse eta Adam Pustelnik zeuden espektakulua ematen. Aurreko egunean Favresse-k "Orbayu" liberatu zuen eta momentu hortan Pustelnik-ek zegoen bidea liberatzen, kolore asko ikusi baitzioten eta baita dekotatu ere. Arroza dilistekin afaldu, kolakao bat edan eta sakuan sartu ginen, urrenago eguna luzea izango baitzen.


Goiz hartan 7:45-tan abiatu ginen ekialdeko aurpegirako bidean, aurreko eguneko hurbilbide berdinetik, "Espejismos de verano" izenako bidea egiteko asmoekin. Gure aurrean kordada bat zegoen, beraz bidea nahiko argi eta zuzen egin genuen, nahi eta bilgune batzuetan itxaron behar izatea. Bidea oso ona da eta pausu zailenak parabot edo hiltzeekin daude ekipatuta, gainera bilgune guztiak rapelatzeko ekipatutak daude. Bidea "Cepada"-rekin bat egiten du azkenengo lau luzeetan. Hemen tapoi bat egin zen "Cepeda"-tik zetorrean jendearekin, beraz denbora nahikotxo itxaron behar izan genuen asken luzeak eskalatzeko. Baina askenean, zulo karakteristiko batetik atera ostean, lortu genuen bidea bukatzea.


Ez genuen gailurrera igo, alboan dauden rapeletatik jaitsiz, baina gure aurrean zeudenek rapelean galdu ziren!, beraz berriz gure pasientzia martxan jarri eta ordu erdi inguru egon ginen bilgune batean itxaroten. Azkenean lurzorura heldu eta aterpetxerantz abiatu ginen presaka, guztia batu eta kotxera jaitsi behar bait genuen.

Gaueko 21:00-tan ailegatu ginen kotxera, gauza guztiak kargatu ostean bueltarako bidean jarri ginen. Arenas de Cablaresen zerbait jan, kaña bat hartu eta Algortarako bidean jarri ginen, hurrenago egunean Portu Zaharreko jaiak hasiko baitziren.


Hona hemen egindako bi biedeen azalpenak eta krokisak:


DIRECTA DE LOS MARTINEZ (V-, 150+100 m)

Ekipamendua: bilguneak ekipatutak daude jaitsierako rapelak bait dira, bitarteko tarteetan bakarrik iltze eta kordino batzuk daude, baina nahiko erraz babes ditzakegu friend eta fisureroekin.

Materiala: 8-10 zinta, tamaina ezberdineko friend eta fisureroak, kordinoak eta kaskoa beharrezkoa (harri erorketa hugari).

Luzeera
: 150 metroko eskalada eta 100 metroko trepada bat tontorreraino.

L1 (V-, 15 m): luze laburra, zatirik zailena lehenengo hiru metrotan dago.

L2 (IV, 40 m): bilgunetik eskumara atera eta kanalizoetatik zuzen igo, hurrengo bilgunea fisura baten hasieran dagoen horma-hobi batean dago.

L3 (III+, 25 m): fisuratik zuzenenan igo hurrengo bilgunerarte.

L4 (IV+, 40 m): hasieran fisuratik bota eta bukatzerakoan kanalizo batzuetatik jarraitu, amaieran ezkerralderanzko joerarekin eskalatu bilgune handi batean agertzeko.

L5 (III+, 40 m)
: aurrera botata dagoen kanalizoetatik jarraitu, eskumalderako joerarekin.

Hemendik aurrea ibiltzen jarrai daiteke tontorreraino eskalada erraz batzuekin (II), baina kontuz harriak botatzearekin.

Jaitsiera: igoerako bilguneak erabiliko ditugu rapelatzeko, lehenengoan eta hirugarrenean (behetik hasita) gelditu barik.


ESPEJISMOS DE VERANO (V+, 210+110 m)

Ekipamendua: bilguneak ekipatutak daude ekialdeko aurpegiaren rapelak bait dira, baina Cepeda-ko bilguneak ez daude guztiz ekipatutak, batzuetan iltze bakarra dago. Bitarteko tarteetan bakarrik iltze eta kordino batzuk daude, baina pausu zailenak paraboltekin babestuta daude.

Materiala: 10-12 zinta, tamaina ezberdineko friend eta fisureroak, kordinoak.

Luzeera
: 210 m + 110 m (Cepeda) = 320 metro.

L1 (IV+, 45 m): aurrera botata dauden kanalizoetatik goian daukagun harlauza bateraino igo, hau ezkerraldetik gainditu eta erlaitz batean aurkituko dugu bilgunea.

L2 (V+, 50 m): aurrera botatako plaka batetik igo (babesteko zaila), gero eskumaldean dagoen harlauza hartu eta gainditu parabolt bateraino. Hemendik eskumaldera joan iltze baten bila, iltzetik ezkerraldera bota parabolt bat aurkitu harte, hemendik zuzen atera kanalizoetatik eta bilguneak aurkituko dugu erlaitz batean.

L3 (V+, 30 m): bilgunetik ezkerraldera atera, gero eskumaldera joateko kordino baten bila. Hemendik zuzen bota parabolt bateraino, berriz eskumaldera abiatuz kanalizo batzuen bila, hauetik gora bota erlaitz handi bateraino (bilgunea ezkerraldean dago).

L4 (IV+, 40 m): aurrean daukagun fisura jarraitu eta hau bukatzerakoan zuzen bota hurrengo bilgunerarte. Babesteko luze erraza. Ez joan krokis batzuek azaltzen duten ezkerraldeko diedrotik, nahiko matxuratuta bait dago.

L5 (IV+, 45 m): gora bota eskumalderanzko joerarekin (kordinoren bat badago) eta gero ezkerraldeko erlaitz batera irten. Hemen bidea bat egiten du Cepeda bidearekin.

L6 (II, 35 m): ezkerralderantz ibiltzen egiten de luzea, iltze bateraino (bilgunea).

L7 (IV+, 55 m): guk bi luze lotu genituen. Hasieran eskalada erraz bat dago ezkerraldeko fisuraren bila, gero fisura goraino igo behar da (kordinoren eta iltzeren bat badago). Bilgunea fisuraren amaieran dagoen iltze batean egiten da, friend edo fisurero batzuetaz lagunduz.

L8 (IV, 20 m): fisuraren ezkerraldetik ateratzen gara aurrera botatako kanalizo eta gero plaka batetik. Ostean eskumaldera egiten dugu, ekipatuta dagoen bilgune baten bila.

L9 (V+, 30 m): hasierako pausua argi ikusiko dugu parabolt eta kordino bat bait daude, baina pausu hau nahiko borrokatu behar da, ez baita erraza eta gainera xahututa dago. Gero gora bota zulo karakteristiko batetik ateratzeko.

Jaitsiera: zulotik irten bezain laister aurrean rapel bat ikusiko dugu (Directa de los Martinez baino hurbilago). Bigarren rapela oso luzea da, zati aereo bat pasa ostean beherago aurkituko dugu (ez geratu kordinoetan, rapel guztiak zirrindolekin daude ekipatutak).

No hay comentarios:

Publicar un comentario