2011/08/08

PALOMARESEKO ERTZA eta MEANO


Abuztuaren 6 eta 7ko asteburua izan zen. Algortako jaiak eta gero, Anderrek Kantabriako mendietara joateko ideia zuela komentatu zigun. Evarekin Plomareseko ertza egitera zihoan, guk duela nahiko buruan geneukan plana, beraz birritan pentsatu barik asteburua planeatzen hasi ginen.


Larunbatean goizeko 7rak inguru atera ginen Algortatik, Pipaoner, ailegatu eta minutu batzuk pista batetatik joan ostean, kotxea utzi eta ibiltzen hasi ginen. Ordu bat inguru oinez ibili ostean, mendilepo batera ailegatu eta ezkerrean Rencilla mendia agertzen da. Hemen bi aukera daude, eskumaldetik mendia zahieztu, eta mendiertza aurrerago hartu, edo zuzenean hemendik hasi. Guk bigarrena aukeratu genuen, baina ez dut uste merezi duenik.


Rencilla egin ostean, rapel bat montatu eta Mendiertzaren ezkerraldean gelditzen den diedro batetik sartuko gara. Nahiko mendiertz "asekiblea" da IIIº graduko pare bat gune eta IVº graduko pasu bat amaieran. Pasu zailenak hiltzez ekipatuak daude eta esan beharra dago gune oso aereoak dituela, asko eskertzen dena.diertzan bi-hiru ordu pasa ostean Palomareseko gailurrera ailegatu ginen. Argazkia atera eta atzean utzitako bidea begiratu ostean berantz-ko norabidea hartu genuen. Desnibel handiko bide batetik itzuli behar da, baina nahiko ondo adierazia dago.


Furgonetara ailegatu eta Meanorako bidean La Guardian gelditu ginen. Han pote bat hartu eta afaldu ostean Meanora joan ginen hango tabernan krokisak begiratzera. Hurrengo egunean deportibako eskola berri hau ezagutu genuen. Tapia zein deportiba egin daiteke, baina nahiko nekatuak geundenez deportiba egiten pasa genuen eguna. 18:00ak inguru boakata batzuk jan eta etxerako bidea hartu genuen, astelehenean Anderrek eta Evak lan egin behar zuten...


Alain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario