2011/08/25

ANETO - Salenques-Tempestades -



1.EGUNA:
Beti bezala berandu atera ginen algortatik...


Benasquera ailegatzean lau t'erdiak inguru ziren. Kotxea aparkatu, materiala prestatu eta autobusa hartu genuen la Besurtara. Vivac-a Mendiertzaren hasieran egin nahi genuen beraz ez geneukan denbora askorik soberan. Plan de Aigualluts norabidea hartu, eta Barrancseko lakuraino jo genuen.


Hemendik argi ikusi daiteke Salenques-Tempestades mendi-ertz osoa. Harri solte asko daude bidearen gune onetan, hurrengo egunetan izango genuenaren antzera. Eguzkiaren azkenengo izpiekin heldu ginen Salenqueseko mendi-lepora (2 810 m). Hemen hainbat vivac aurkitu ditzakegu, bat aukeratu eta zerbait afaldu ostean lo hartu genuen zeru izugarri baten azpian.



2.EGUNA:
Goiz jaiki arren hiru kordada aurreratu zitzaizkigun... mendiertzetik hiru ordu laurden inguru ibili ostean, enkordatzeko ordua ailegatzean, itxarotea tokatu zitzaigun... egun luzea aurreikusten zen. 60m soka bakarra generamatzan, eta doblean jartzea erabaki genuen, beraz 30m soka doblearekin egin genuen mendiertz osoa, zati asko ensamblean egin behar izan genuelarik.
Natxok ez zituen katurik eraman, pisu asko generaman eskalatzeko baina ni graduz eskasago nenbilela badaezpada eramatea erabaki nuen eta egia esanda irekitzen nindoanean eskertu nituen.


Arroka solte asko dago, eta ez da erraza bide egokia aurkitzea. Gradu asekiblea izan arren kontu handiarekin ibili behar da egun osoan zehar. Oso astiro gindoazen. Reu bakoitzean itxaron beharrak nahiko atzeratzen gintuen eta orduak ez genituen soberan. Hasierako ideia mendiertza 8 ordu inguruan egitea zen eta beste lau ordutan la Besurtara jaistea. Erritmo onetan ez ginen helduko. 5 ordu generamatzala Margalida mendiaren tontorra aurrez aurre geneukan. Krokisak begiratuta bagenekien hau atzetik inguratu behar genuela beraz, oso argi izan ez arren biderik ebidenteena iruditzen zitzaiguna hartu genuen. Ez genuen arazorik izan gailurrera ailegatzeko. Hau izango zen gure eguneko lehenengo hirumila. MARGALIDA (3 241 m).


Aurrea generaman kordada mendiertzetik jo zuen mendia inguratu beharrean eta enbarkada galantan sartu ziren. Gailurrean hauen lagun batzuk zeuden eta eguerdiko ordubiak izan arren mendiertzeko zein gunetan egingo zuten vivaca-ri buruz hitzegiten hari ziren. Natxok eta nik aurrerantz jo genuen ez baitgenuen janari askorik eta nola edo ala furgonetara ailegatu nahi genuen gaua heldu aurretik. Hemendik aurrera ez genen kordadarik aurretik eta arin juteaz gain, gauak ez arrapatzeko bide egokia hartu behar genuen, ez zena gauza erraza. Margalidatik Tempestadesera ez ginen enkordatu. ez da zaila baina beti bezala kontu handiarekin ibili behar da arroka solteak direla eta. Ordu bat beranduago: TEMPESTADES (3 290 m).

Hemendik mendiertzaren ezkerretik jotzen dugu "brecha del Tempestades"erarte. Zalantza nahiko izan genituen gune honetan bidea ezbaitgenuen oso argi ikusten eta rapelak aurkitzeak asko lasaitu gintuen. Bi rapel eta eskumako fisuretatik gora ekiten diogu berriro Anetoko bizkarrera bidean. Berez, fisura hauek III. gradukoak dira baina esan dezakegu guk ez genuela fisura egokia aukeratu, V. graduko pasuren bat egin behar izan genuelako... 6.gradukoa ez esateagatik.... jeje. Natxok bi hiltze aurkitu eta reu-a montatu zuen, baina bi hiltzeak aurkitzeak eman zigun lasaitasunak zeruak kendu zigun ur modura... auria ari zuen. Meteoak berriro ere ez zuen asmatu... Pirineoak.


Momentuz ez zuen euri askorik egiten beraz aurrea jotzea erabakitzen dugu, noizbehinka xirimiria dugu kordada kide eta hurrunean trumoiak entzuten ziren, ez zen oso panorama lasaigarria. 18:30 inguru Anetoren bizkarrera ailegatzean Natxok harriek kalambreak ematen diotela esaten dit, eta nire besoko ileak tente jartzen hasten dira, gorputzetik atera nahiko balute bezala. Denboraz oso eskas, ekaitza gugandik oso hurbil eta tximisten ideia gure buruan bueltaka... Anetoko bizkarretik gailurrera oinez egiten da. Bata bestetik piskat banatu, "katxarro" eta "hierro" gehiegi urbil ez joateko eta erdi korrika ekin genion Anetoko gailurreraino gelditzen zitzaigun bideari. Altuera ahalik eta laisterren galtzea zen gure ideia nagusia, batak besteari pare bat argazki atera eta behera. ANETO (3 404 m)


Ia beti bezala (gure kasuan gutxienez...) mendian gauzak ez dira gertatzen zuk espero duzun bezala. Hasiera batean Anetoko gailurrean 15:30 tan egongo ginen, eguraldi paregabea eta jendez gainezka... jeje. Horren ordez Natxo ta bion bakardadea geneukan, 19:00ak inguru ziren eta hodei beltzak genituen zeruan.

Ondo heldu ginen glaziarrera, kranpoiak jarri eta oinatzen bidea jarraitu genuen. Ez geneukan oso argi nondik zen jaitsiera eta glaziarra bukatzean oinatzak mojoiengatik aldatu genituen. Ordu t'erdi harri eta mojoien artean egon ostean eguna iluntzen joan zen. Aurrean gurutzatu behar genuen mendilerro bat geneukan baina ez geneukan oso argi nondik. Mojoiak alde guztitatik ta norabide guztitan agertzen ziren. Azken argi izpiekin medilerroaren bestaldera pasatzea lortzen dugu, hemendik la Renclusa ikusiko zelaren esperantzarekin... baina ez. Afaltzearen ideia burutik kendu eta malda eta harri guzti horien artean ahalik eta vivac erosoena bilatu genuen (beheko eskuineko argazkian ikusten den hori...jeje). Atun lata bana afaltzeko eta lotara.


3.EGUNA:
7:00ak inguru altzatu ginen. Ez genion bideari ekin nahi seguru jakin barik bide egokian geundela. Inguruan mojoiak zeundenez bagenekien goizean goiz jende jarioa asiko zela, azken finean Aneto mendiaren alboan geunden... Altzatu bezain pronto lehengo taldea ikusi genuen eta bide egokitik gindoazela jakitean motxilak prestatu eta behera ekin genion gozaria buruan geneukala. Maldan behera gindoazela Renclusa eskumaldean agertu zen. Eguna hasi eta ordu t'erdi ostean ailegatu ginen.

-"¿Que teneis para comer?".- Ordu asko generamatzan ori galdetzeko gogoekin. Bokata tortilla ta cola-cao bana hartu genuen.
-"Hay que coger fuerzas para subir!"- esan zigun refugioko tipoak.
-"No,no! Nosotros nos vamos pa'bajo!"- esan genion erdi barresaka, pentsatzen nahikoa izan genuela hiru egun hauetan...


La Renclusatik la Besurtara ordu erdi eskas geneukan bide oso markatutik. Hemen busa hartu parkineraino eta Benasquera joan ginen goiza pasatzera, Barrabes dendatik pasa eta eguerdian plater konbinatu bat jan genuen. Zaila izango zen egun batzuetan sabela asetu ahal izatea...


Bazkaldu eta Rigloserako bidea hartu genuen... Hau oraindik ez zen bukatu!

Alain

No hay comentarios:

Publicar un comentario