2015/11/23

MONTREBEI_RIGLOS. HEMEN GAUDE BERRIZ ERE!

Denbora luze bat egon gara ezer idatzi barik, baina hemen gaude berriro, erritmoa hartzeko gogoekin.
Pasadan asteburuan Montrebeira hurbildu ginen. Denbora generaman han eskalatzeko gogoekin, eta interneten bide dezberdinak aztertu ostean PILASTRA DELS VOLTORS aukeratu genuen. 


RESEÑA lanocheddelloro.blogspot.com
APROX. albertganxet.blogspot.com


Negurako oso bide aproposa. Ez da oso luzea, eguzkiak jotzen du eta haizetik nahiko babestua dago. Hala ere, kontuan izan behar dugu aprox.a egiteko 2 ordu inguru behar izango ditugula, eta kotxera bueltatzeko beste ordu t'erdi. Beraz, esan dezakegu, dena ondo badoa, 8 ordu inguru behar izango ditugula kotxetik kotxera.


Natxo aprox hasieran

Hodeietan murgildu aurretik.


                               Natxo bidea bilatzen                                  Rapel soka finkoetatik.

1. luzea

  
                                    4. luzea, 6a+                                              6.luzea, V+/6a

Natxo 7. luzean. 6a.

Gailurra


2. egunean BENABARRE herrian egon ginen deportiba egiten. Egia esanda espero nuena baino askoz gehiago gustatu zitzaidan tokia. Konti-a lantzeko bide oso aproposak, batez ere 6. graduan dauden bideak.







Azkeneko egunean, etxera joan aurretik Riglosen geratu ginen, eguraldi oso aproposa egiten baitzuen han eskalatzeko. VIXENTE IÑUXETE bidea aukeratu genuen. 7a graduko luzea nahiko behartua iruditu zitzaigun eta 6a eta 6b zailtasuneko luzeetan seguroak nahiko hurrun geratzen dira... beraz... bidea lasai gozatzeko, 6c+/7a graduan gustora ibiltzen den jendeari gomendatuko nioke... jeje













Beste barik, lasterarte eta EGURRE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario