2013/05/08

VISERA ON FIRE

Asteburu honetan Perez eta biok ibili gara Riglosetik Viserako bide batzuk ezabatzen. Durangotik atera eta hamaiketarako bageunden "Directa" (7a+/b, 240m) eskalatzen. Viserako tontorrera ordu bi t´erdietan heldu ginen eta ordu bat beranduago "La fista de los biceps" (6c+/7a, 250m) bidean sartuta geunden, arratsaldeko sei t´erditan bukatuz. Bi bideen luze gehienak batu genituen 80 metroko sokarekin arinago joateko, baina Directako lehenengoa ensablean eskalatu behar izan genuen. Zer esan bi bide hauetaz, biak oso onak eta Visera eskalada estilokoak.



Merezitako garagardo, entslada eta loaldi baten ostean, hurrengo egunean "De naturaleza salvaje" (7b, 250m) egitea erabaki genuen, oraingoan luzeak lotu barik. Bidearen hasiera plakeroagoa da, ez Viseran modukoa, erdiko zapaira heldu arte. Hemen hasten da desplomea eta kantoak, trabesian hiru luze hipergrabitatorioekin bukatzeko (sorpresa bukaeran).



Este fin de semana Perez y yo hemos estado por Riglos asediando la Visera. El sábado escalamos la "Directa" y "La fiesta de los biceps", en las que empalmamos unos cuantos largos para ir más rápido. Luego unas cervezas, cenar y para la cama. Al día siguiente nos metimos en "De naturaleza salvaje", pero esta vez sin empalmar largos. En total dos días escalando tres vías buenísimas y acumulando pila para futuros proyectos.

Natxo

No hay comentarios:

Publicar un comentario