2013/05/29

VIGNEMALE - ARLAUD SOURIAC & SERACS



Aste osoan tenperaturak baxuak izan zirelarik eta asteburu eguzkitsua izango zelakoan, Vignemalera joan ginen Julen, Asier eta hirurok modan dagoen bidean sortea probatzera. Ostiral arratsaldean abiatu ginen Pont d´Espagneko aparkalekutik Oulettes-eko aterpetxeraino eskiak eta guzti, bidea kondiziotan ez bazegoen behintzat Vignameletik behera eskiatzeko, guztira 25kg-ko motxilak generamatzan.



Larunbatean Serac bidea egin genuen, gero Petit Vignemaletik eskiatzen jaisteko asmoarekin, baina elurra oso gogorra zegoen haizeagatik, beraz eskiak motxilan jarrita jaitsi ginen eta bakarrik azken malda batzuk eskiatu genituen. Arratsalde osoa geneukan deskantzatzeko.


Igandean gaueko ordu bitan esnatu eta hiruretarako bageunden martxan, bidea lau t´erditan hasteko. Bi kordada geunden bakarrik, oso jatorrak ziren gipuzkoar batzuk (makinak) eta guk, beraz nahiko lasai eskalatu genezakegun. Errimaiaren ezkerretik elurra zegoen, beraz hizotzararte esanblean egin genuen. Gero 60-65 metrotako bi luze egin ostean, ensablean joan ginen spit-erarte. Hemendik aurrera elur esko zegoen, baraz espero genuena baino gehiago egon ginen azken zati honetan. Guk guztira zortzi ordu egon ginen korridorean, ez da makinen denboretara iristen, baina goitik ateratzearekin guk nahiko geneukan. Bidea 12 kordadako asteburu famatu horretan baino elur gehiagorekin dago, horrezkero kolada asko jaso behar izan genituen.



Behin eguerdiko hiriretan aterpetxean bueltan geundela, zerbait jan motxilak egin eta parkinerako bidean abiatu ginen, hasiera batean eskiekin, baina dagoen elurrarekin ez du pena merezi (gure ustez).



Como las temperaturas habían sido bajas durante la semana y el fin de semana venía bueno, fuímos al Vignemale a intentar la vía de moda esta fechas. Nos subimos los esquís por si no había condiciones. 

El sábado hicimos la vía de los Seracs al Petit Vignemale y aunque subimos los esquís solo nos atrevimos a esquiar las últimas palas ya que la nieve estaba muy dura y venteada.

El domingo salimos a las trés del refu para a las cuatro y media estar en la rimaya para empezar. Sorprendentemente solo estabamos dos cordadas, por lo que pudimos escalar tranquilamente. La parte izquierda de la rimaya estaba con nieve, así que fuímos en ensamble hasta donde empieza el hielo. Trás dos largos de hielo de 60-65 metros, fuímos en ensamble hasta el spit. De ahí para arriba había mucha nieve, por lo que tardamos más de lo previsto. En total ocho horas, no se acerca a los tiempos de los máquinas, pero nosotros con salir por arriba teníamos suficiente. La vía tenía más nieve que el famoso finde de las 12 cordadas, por lo que tuvimos que aguantar muchas coladas.

Para las trés del mediodía estabamos en el refu. Comimos algo, hicimos las mochilas y bajamos para el parking, al principio con esquis, pero con la nieve que hay no merece la pena.

Natxo

No hay comentarios:

Publicar un comentario