2013/07/18

ATXARTE! (Flowers + Locura colectiva) / (Ekain + Diedro) eta (Bordatzen + Irrintzi)

Eros y Thanatos egiteko asmoarekin gindoazen. Betiko moduan, arazotxoren bat izan genuen eta lehenengo murruan denbora gehiegi egon ostean eguzkiak harrapatu gintuen. Beraz Bordatzen eta Irrintzi egitea erabaki genuen, bide hauek ere oso onak zirela entzunda baitgenuen.

Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a)
       

LEHENENGO MURRUA:

- Natxo ta biok Ekain "6b" + Diedro "6a" egin genuen.  EKAIN bideak plakako sekuentzia pare bat ditu, berotu gabe sartzeko piskat gogorrak eta erorketa ez oso garbiarekin... (azpian zuhaitz bat dago). Diedroari dagokionez... 6a Atxartero bat dela esan dezakegu... duela asko ez zitzaidala 6a bat hain gogorra egiten... Bidea oso ona da baina bffff... aderentzia gutxi eta izerdi asko....
Diedroa bukatzen denean ezkerretik doan bide normala hartu beharrean zuzen doan bidetik hausartu ginen. Hiltze bat ikusi genuen eta frogatzea erabaki genuen. Hasierako pausutsu bat bakarrik dauka V+ izango dena baina  EZ DU MEREZI!. Alboko tontor batera ailegatzen zara eta rapel bat edo trabesia bat egin behar da jeisteko. Denbora asko galtzen da. Hurrengorako badakigu.

- Azkorra ta Erlantz Flowers "6a" + Locura colectiva "6b" egin zuten. 6b nahiko ona omen da. Ea hurrengo baterako...
Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a)


         
Alain Diedroko R-an
Azkorra eta Erlantz

BIGARREN MURRUA

Behin lehenengo murrua eginda Erlantz etxera bueltatu zen bazkari bat baitzeukan eta hirugarren murrura eguerdirako ailegatu ginen. Eguzkiak laister joko zuen beraz Bordatzen eta Irrintzi egitea erabaki genuen. OSO GOMENDAGARRIAK diren bi bide.
BORDATZEN: Oso bide zuzena. Kanto eta konti a tope! OSO ONA!
IRRINTZI: Lehenengo 10 metroak normaletik egin, R batera ailegatu arte. Guk ez genuen Ra egin eta sokak nahiko tiratzen zuen. Beste aukera bat Bordatzenetik atzeratzen zarenean R-a hemen egitea da. Hemetik trabesia eskumara eta 6a+ hasten da. regleta sekuetzia bat eta kantoa bukatzeko.

Materiala batu, Astxiki igo eta tita batean tabernarako bidea hartu genuen, inguruko jendea han baitzegoen eguzkitik ihesi.

Azkorra Bordatzen bukatzen

Alain Bordatzen bukatzen




Azkorra Irrintzin

Alain.


No hay comentarios:

Publicar un comentario