2013/04/16

PIRINIOTAKO ELURRETATIK ARROKAKO BEROTASUNERA

Aste Santuko plana Alpeetan hasi zen, baina bakarrik gure pentsamenduetan, elurteak arriskutsua utzi bait zuen Chamonix ingurua, beraz, Pririniotan pioloei eta kranpoiei txinpartak ateratzea erabaki genuen. Han Kapirekin batu eta furgonetan zein interneten eguraldia begiratzen ordu asko pasa ostean eskiatzea bakarrik lortu genuen, tenperaturek zein elurteek ez bait ziguten alpinismoa egiteko aukerarik eman. Behintzat eskiada pare on bat egin genituen Gavarnien eta Petretxeman.

  
Eguraldi onaren bila Rigloseko mikroklimara hurbildu ginen, baina hemen ere euriak harrera egin gintuen. Gogoak asetzeko "Vixente Inuxente" egin genuen, azken bi luzeak izan ezik bustitak bait zeuden, gero Pisoia rapelatzeko (ikaragarria). 


Ander eta biok Alikantera jaitsi ginen berotasunaren bila. Bertan kriston tropa batu gienen, bazirudienez penintsulako ekialde osoa euskaldunez beteta zegoen hemen ez geneukan eguzkiaren bila. Han aste bat eman genuen tapia egiten Peñon de Ifach, Benitachel, Ponotx, Placas del Eco eta Penya Roc-en.


Peñon de Ifachen tapia ekipatua eta gradu erosoan egin genuen "Costa Blanca (250m, 6c+) eta "Virginia Díez" (230m, 6b+)


Ponotxen aldiz, katxarroak atera genituen "Las Hadas" (510m, 6b+)  eta "Ojo de pez" (380m, 7a+/b) eskalatzeko, lehengoa lasaiago egiteko eta bigarrena ipurdia estutzeko, biak oso gomendagarriak.


Placas del Econ "Pets & Company" (170m, 7a) guztiz katxarreoko bide oso ona egin genuen, eta bidaia bukatzeko "Vasco-española" (200m, 6c+) egin genuen Penya Roc-en. 

 
 

Algortan Txorimalo gaztetxearen urteurrena ospatu ostean beste aste bat eskalatzera ospa egin nuen Katalunya aldera, oraingoan kirol eskaladak ematen duen erosotasunaren bila, Azkorra, Jabi eta Antzokarekin. Orain etxean egunerokotasunera berriz moldatzen nabilela, goraintziak eman nahi diet hiru aste hauetan eskaladak, momentuak eta barreak partekatu ditugun jende guztiari, egurreeeeee!!!



Resumiendo en castellano: Comimos mucho pollo junto a Kapi en Pirineos, tras un fugaz paso por Riglos nos metimos una kilometrada de roca en Alicante y para redondear estos dias de roca, pasamos una semana por Margalef y Cornudella apretando en la comodidad que nos ofrece la deportiva. Saludos a toda la gente con la que hemos compartido escaladas, momentos y risas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario