2012/02/23

PIERRE S.MARTIN eta LAKARTXELA - Ekialdeko korridorea / Corredor Este.

Asteburuan Natxo ta biok Pirinioetara joateko ideia genuen baina iganderako eguraldi txarra zetorren beraz astelehen eta asteratera atzeratu genituen planak.

ASTELEHENA:
Pierre Saint Martin




Eguraldi paregabearekin eskiatu ostean Isabara joan ginen lo egitera. Tolosako inauterien oroimenean El Kartutxon pote bat hartu eta furgonetara joan ginen lo egitera. Gau izoztu baten ostean 7:00 inguru zirela Venta Juan Pitoruntz igo ginen.

ASTEARTEA:
Lakartxelako ekialdeko korridorea.
Kotxearekin arazotzo batzuk pasa ostean 9tarako bidean geunden. Juan Pitotik markak jarraituz ordu erdin korridorea argi ikustera ailegatzen gara. Aurrez aurre, dena baino bertikalagoa dela dirudi, ta pixkat kikildu ginela esan beharra dago, baina hurbiltzen zaren einean korridorea errazten dela dirudi.

Korridoreari buruz lortu genuen informazio dela eta ez enkordatzen erabaki genuen, gainera elurra nahiko ondo zegoen beraz arazo handirik gabe aurrera ekin genion bideari.


Korridoretik mendi lepora ailegatzean eskumaruntz jotzea erabaki genuen, lehenengo gailurra ekidituz eta honen ostean mendi ertzan sartuz. Aurrean gelditzen zitzaigun gailurra igo eta berantz jo genuen gure igoerako aztarnak aurkitu arte.


Argazkitxo batzuk atera, aurkitutako bakardadeaz piskat gozatu eta 13:30 tarako Juan piton geunden.


Nahi ez izan arren etxera bueltatzeko momentu ailegatu zen... Isaban bokata bat jan, eta Pirineoak agurtzen ditugu... lasterarte!


Alain.

1 comentario:

  1. Ke pasa peña!!

    animatu naiz "Blog" bat egitera eta hor jartzen ari naiz bideo eta argazkiak, bakarrik da jakin ezazuen, eta nahi baduzue aldatu nire web horria blog honekin:

    http://blokordie.blogspot.com/

    izena... no os sorprendera! jajaja

    ala, ondopasau asteburua!

    ResponderEliminar