2012/02/05

ASTUN

Hile hasieran astunen eski trabesia egiten atera gentiuen argazkitxo batzuk. Ez zetorren oso eguraldi ona baina sortea frogatzea erabaki genuen.

Goizean nahiko eguraldi ona izan genuen baina eguerdian lainoak agertu ziren eta hauekin batera haizea. Pare bat aldiz igo eta lauetarako Villanuaruntz jaitsi ginen.

Igandean ezin izan genuen eskiatu, eguraldia zela eta, beraz, Jacan bazkaldu eta etxerantz bueltatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario