2011/11/09

OGOÑO ("Kaio kume" eta "Gaviotas") & ARAOTZ


Larunbatean Algortako Indabadan topatu ginen, eta hainbat trago hartu ondoren, hurrengo eguneko ajea Ogoñon pasatzen erabaki genuen.



Parkinera heldu eta han zeuden Maite eta Arri, prest egunari hasiera emateko.Rapela montatu eta sokan egin zen korapilo bat askatzen denbora dexente eman ostean bi kordada egin genituen. Alde batetik Azkorra eta Arri (Gaviotas bian) eta bestetik Maite Txaber eta Alain (Kaio Kume).





Leku oso gomendagarria, gradua ez da oparitzen eta guk egindako biak ondo ekipatuak zeuden, kimiko eta paraboltekin, baina esan beharra dago aleje nahikotxo zeukatela, buruarekin eskalatzekoak.






Asteartean, eguraldiak tregoa askorik ematen ez zuelarik, Araotzera abiatu ginen "deportiva" egitera. Olatz, Azkorra, Natxo eta Txaber (eskola ezagutzen zuen bakarra) abiatu ginen. San Elias sektorean egon ginen egun osoan, bide lehor eta luzeen bila.


Gehien bat 20 metrotako 6b, 6c eta 7a batzuk zeuden leku batean egon ginen, gehien bat bistaz edo flasean eskalatzen.


Ez genuen gauza askorik eraman poltsikora, baina proiektu eta leku paregabea utzi genuen hurrengo baterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario