2010/02/27

GABONAK PIRINIOETAN (LINZA)

Gabonak zirela eta azterketak gertu genituela, pirinioetara ospa egitea erabaki genuen Alain, Unai, Txaber eta Natxok. Baina azken asteburutan bezala eguraldi txarra iragarri zuten.

Lehenengo egunean Izabara heldu eta bordara igo genituen lo egitekoak eta beste trasto batzuk. Han afaldu, karta partida batzuk bota eta lo egiteari ekin genion.

Bigarren egunean, nahiko goiz itzarri ginen, gozaldu ostean Hiru Errege Mailara abiatzeko, baina lainopeak ez zigun Linzako lepotik pasatzen utzi. Han hamaiketakoa hartu eta denbora pasatzeko iglu txiki bat egin genuen, pertsona bakar batentzako (birentzako, amodio pixka batekin). Azkenean ezin izan genuen ezerez egin eguraldia hobetu ez zelako.

Hirugarren egun osoa Linzako aterpean eman genuen kartetara jolasten, euriak ez baitzuen tregoarik eman. Gauean Izabara jaitsi ginen trago batzuk hartzera, han Ander eta bere lagun pare batekin elkartu ginen, guztiok "Kartutxo" taberna irekitzeko zain.

Laugarren eta azken eguna zen sakutik itzarri eta kanpoan euritan zegoela ikusi genuenean. Ordu pare bat gehiago lo egin eta eguraldia lasaitu ostean, Txamantxoiara abiatu ginen "en plan domingero", behintzat zeozer egiteko. Igoera lasaia eta erraza, gero tontorrean mendi onek opatzen gintuen bistetaz gozatu eta kotxera jaitsi ginen, berriz gure bizimodu "erlauntzatikora" bueltatzeko gogo gutxiekin.



2010/02/03

ALBARRACIN´09

Bueno peña! Blog honi hasiera emateko, hemen doaz 2009ko uda amaieran Albarracinera egin genuen bidaiaren bideo batzuk: