2014/09/13

OGOÑO. EGUNKARIA LIBRE _ TRAGANARRU



Nahiko uda lasaia izan da... Friki asko ta tapia gutxi... ala ere duela aste batzuk Ogoñotik pasa ginen eta kronika piska bat atzeratu den arren hemen dituzue krokisak eta argazkitxo batzuk.



Egunkaria libre: Lehenengo luzeak amaieran pausutxo gogor bat zeukala iruditu zitzaigun... gradua pixkat igotzen diona.  Bigarrena plakeroa, hasierako sekuentzia fin eskalatu behar dena ta niretzako politena. Azkeneko luzeak pausu gogorrak nahiko kontzentratuak ditu... 

Traganarru: Lehenengo bi luzeak batu daitezken arren guk banatu genituen. Egunkaria librerekin koparatuz luzeen zailtasuna nahiko konstantea da... bide polita ta gradua nahiko behartua... Natxetek nahiko borrokatu behar izan zun azken aurreko7a! jeje...

 





Lasterarte!