2010/10/30

Bartzelona

Atzo arratsaldean Ganekon batu ginen eta gure kuadrilako Flavi-k, Bartzelonan lanean dabilela, bera bisitatzera joatea proposatu egin zigun. Orduan, nire burua lanean jarri eta hurrengoa bururatu zitzaidan:

7-10 egun bitarteko eskalada-bidaia egitea Bartzelona ingurura alokatutako autokarabanan (Flavi-ri bisita eginez, noski!!!).

Gaur bertan autokarabanen alokatze prezioak aztertzen egon naiz eta hauek izan dira aurkitu ditudan interesgarrienak (merkeenak jeje):





Bidaia azterketa garai osterako litzateke, hau da, urtarrilako azken egunetatik aurrera. Interesatuta gaudenok egunen baten batu gaitezke bidaiari forma pizkat emateko: noiz joan, zenbat egun, non eskalatu...

2010/10/17

Zubia blokeatzen!!

Azaroako zubirako plan proposamena:
  • Urriak 29, barikua: bazkaldu ostean Villarcayorako bidea hartu.

  • Urriak 30, 31 eta azaroak 1: Santa Gadea, Las Tuerces eta Las Rozas; eguraldiak uzten bagaitu.
ZIERRA, APRIETA Y MUERDE!!

IZTACCIHUATL-aren belauna "Mexico.2010.09.10-11"



MEXIKORAKO BIDEAN.



Irailaren 7-an heldu nintzen Mexicora. Bost terdiak inguru. Aidatxo abustutik zeraman hor ikasketak zirela eta... bisita bat egiteko eta mundua ezagutzeko aukera paregabea. Bi asteko bidaia nuen aurretik: takoak, tortak, tekila, toronga ta azterketa garaia pasa ostean nire buruak liburu eta ordenagailuetatik ihes egiteko behar zuen guztia.


Hilabete eskas bat aurrerago hartutako erabakia izan zen. Udan lan egin, kontuak atera eta zenbakiek kolorea gorria ez hartzean, aukera aprobetxatu. Eta hemen agertu zen Iztaccihuatl. Aukeren artean. Aidatxorekin e-mail bidez bidaiaren egutegia gutxi gora behera adostu eta informazio bilketari ekin genion.


SOBRELAMARCHA...






Ez geneukan oso argi nola egingo genuen. Piskat "sobrelamarcha" egindako bidaia izan zen, ta seguraski ori izan zen gakoa... zaila baitzen gauzak hain ondo ateratzea. Irailaren 10ean jarri ginen Izta-rako bidean goizeko 8retan etxetik atera, pare bat bus hartu ostean Amecamecara heldu ginen. Hemen Izta-Popoko parke nazinaleko informazio gunea dago.



Parkera sartzeko 25 peso ordaindu behar dira eguneko eta refugioan lo egiteko beste 25 (25 peso=1.5 euro inguru). Bazkaldu, Conbi bat (furgoneta antzeko bat) hartu eta Paso de Cortesera hurbildu ginen (3 600m). Hemendik haurrera hankak martxan jarri behar genituen.


Meteoak etxean gelditzeko esaten zigun. Gainera igotzeko garaia Azarotik Martxora izateakez zituen gauzak errazten. Hala ere saiatuko ginela erabaki genuen. Gora begiratzeak ez zuen laguntzen, lainoek animoak sapusten zituzten. Paso de Cortesen Altzamoniko Aterpetxeko giltzak hartu eta bideari ekin genion, 9 kilometro inguru, 400 m ko desnibela.


16 30ak inguru izango ziren Altzomonira (4020 m) ailegatu ginenean. Hemen Miguel Angel Cortes ezagutu genuen, han bizi zen zaindaria. Ordu bat inguru egon zen igoera zehatz mehatz azaltzen, argazki krokis etabarrekin. Oso zaila genuen gailur nagusia egitea. Ez genuen aklimatazio askorik egin, eguerdirako behean egon behar ginen arratsaldetan ekaitzak sartzen baitziren, ez genuen bidea ondo ezagutzen eta goizeko ordubatetan atera beharko ginen, argirik gabe... konplikazio gehiegi. Lehenengo belaunera igotzea erabaki genuen. Glaziarra ekiditu, eta gabez denbora gutxiago ibili.




BURUKO MINAK.

Orduoro esnatzen ginen. Zaila da 4000 m tara lo sakona egitea. 4 00 etarako esnatu ta 4 30tarako martxan. Erritmo onean ekin genio bideari. Aidatxo mendian beti erritmo onean ibiltzen da, berak ezetz esan arren. jeje. 20 minututan edo La Joyara heltzen gara, krokisa asten den tokira eta 6 00 etarako bigarren portilloan geunden. Eguneko argia agertzen hasia zen eta gure buru gainean laino madarikatua. 3. portilloa estaltzen zigun. Zalantzak atzean utzi eta bidea argi zegoen bitartean aurrera ekitea erabaki genuen. Gu igotzen ginen heinean laino ere igotzen zen. Honela 4 675 m tara dagoen refugiora ailegatu ginen (gailur nagusia egin nahi izatekotan emen lo egitea izaqngo zen egokiena). Ni altuera nabaritzen hasia nintzen. Aidatxo berriz oso ondo zihoala zirudien. Ni baino hobeto gutxienez bai. jeje



Ordu laurden bat deskantsatu, ura edan, zerbait jan, ta azken txanpari ekin genion. Lainoak desagertu eta 9 30 tarako gure gailurrean geunden. Garai batean han bizi izan zen aterpetxe baten hondakinetan babestu ginen haizetik. Aurrez aurre Popocatepetl zumendia, ahotik kea zeriola... ez dut uste momentu hori erraz ahastuko dudanik.


http://iztapopo.conanp.gob.mx/