2011/11/23

RANERO "El hombre de las tabernas"

Larunbat honetan Anderrek Ranerora hurbiltzeko proposamena egin eta Cienfuens-eko ekipoa (Ander, Natxo eta Alain) bildu ginen El hombre de las tabernas bia egiteko asmoarekin.

Iñaki eta Txirritak irekitako 6b graduko bia da, Gautxoriren eskumaldean hasiera daukana.
Lehenengo 3 "R"-ak bina paraboltekin ekipatuak daude, eta azkenego biak zuhaitzetan egiten dira.
Arroka orokorrean oso kalitate onekoa dauka:

L1 "6a+": Arrokazko zubi handi batean hasten da, fisura bertikal batetik. Gaineko desplomea eskumatik ekiditu ondoren, R-a ezkerraldeko plataforma batean aurkitzen da. Laster berotzen zaiiturn largo polita.


L2 "6a+": Gainean dagoen fisura handia arroka zubiraino igo eta ezkerralderantzko trabesia. Gradua plakazko pausu batek ematen dio, paraboltarekin babestua.

L3-a "6b": Largorik politena. Azpimarragarria batez ere largoaren bigarren atala, bigarren paraboltetik aurrera.


L4-a "6a": Hasierako fisura gozatzekoa da baina largoa motz gelditzen da.

L5-a "V": Largorik luzeena. Amaieran piskat "nabegatu" behar da, bidea ez baitda oso argi ikusten. Azkenengo "R"-a belardi batean dauden zuhaitzetako batean egiten da.


Oinez Rapeletaraino hurbildu, (10 - 15 min inguru) eta beko zuhaitz batean utzitako motxilak hartu ostean Pozalaguako parkinera bueltatu ginen eguzki azken izpiekin.



Ramalesen pintxo, kokakola, hizozkia, eta BESTE BAT ARTE!

Alain

2011/11/21

OGOÑO II ("Mailua", "Jai Egin" eta "Gadea")

Azaroaren 13an, Igandea, Ogoñora bueltatu ginen. Oraingoan 6 lagun, 3 kordada. Bortz eta Alainek "Mailua 6a" izeneko bidea aukeratu zuten, Natxo eta Aitorrek "Gadea 6b+" eta nik (Txaber) Paulekin "Jai Egin 6a". Bide guztiak oso onak izan arren, azkeneko bi kordadok lehenengoa baino ordu bat gehiago behar izan genuen luzeak burutzeko, beraz Bortz eta Alainek denboratxo bat eman behar izan zuten gure zain Ogoñoko puntan.

Paulek eguneko kronika prestatu du argazkiko erreportai batekin (erderaz). Kronika Ikusi.
Foroaren izena: www.nevasport.com/phorum.

*Oso ona erreportaia Paul!! Eskerrik asko eta Laister arte, ea klaseak hasi baino lehen ikusten garen, bestela, ondo segi eta asko eskalau Sierra Nevadatik!!



MENDIAREN XIII. ASTEA

Itxas Argia elkarteak mendiaren XIII. astea antolatu du Getxon. Ekitaldiak azaroak 21/22/23/24/25 egunetan izango dira 19:30-tatik aurrera, Fadurako udal kiroldegian (areto nagusian).

2011/11/09

OGOÑO ("Kaio kume" eta "Gaviotas") & ARAOTZ


Larunbatean Algortako Indabadan topatu ginen, eta hainbat trago hartu ondoren, hurrengo eguneko ajea Ogoñon pasatzen erabaki genuen.



Parkinera heldu eta han zeuden Maite eta Arri, prest egunari hasiera emateko.Rapela montatu eta sokan egin zen korapilo bat askatzen denbora dexente eman ostean bi kordada egin genituen. Alde batetik Azkorra eta Arri (Gaviotas bian) eta bestetik Maite Txaber eta Alain (Kaio Kume).





Leku oso gomendagarria, gradua ez da oparitzen eta guk egindako biak ondo ekipatuak zeuden, kimiko eta paraboltekin, baina esan beharra dago aleje nahikotxo zeukatela, buruarekin eskalatzekoak.






Asteartean, eguraldiak tregoa askorik ematen ez zuelarik, Araotzera abiatu ginen "deportiva" egitera. Olatz, Azkorra, Natxo eta Txaber (eskola ezagutzen zuen bakarra) abiatu ginen. San Elias sektorean egon ginen egun osoan, bide lehor eta luzeen bila.


Gehien bat 20 metrotako 6b, 6c eta 7a batzuk zeuden leku batean egon ginen, gehien bat bistaz edo flasean eskalatzen.


Ez genuen gauza askorik eraman poltsikora, baina proiektu eta leku paregabea utzi genuen hurrengo baterako.