2013/07/28

DIEDRO BASATIA - FOZ DE BURGI (bide berria / nueva vía)

Aurreko astean Josu eta biok bide berri bat zabaldu genuen Foz de Burgiko paretetan: "Diedro basatia", 7a (6b/A1), 140 m. Paretako lehena dela eta, uste dugunez, basurdearena egin eta pedrera luzeak igo behar izan genituen paretara heltzeko, hala ere bidea eta aproximazioa oraindik gehiago txukundu behar dira (zerrotea ahaztu genuen). Guztira espero genuena baino zailagoak diren lau luze atera ziren, lehengo biak azkenak baino motzagoak. Bilgune guztiak daude ekipatuta (3 R zuhaitzentan eta R bat zirrindolekin) eta bidean bakarrik bi iltze eta parabolt bat utzi genituen, bide berdinetik rapelatzen da gainera.

La semana pasada Josu y yo abrimos una nueva vía en las paredes de  Foz de Burgi:"Diedro basatia", 7a (6b/A1), 140 m. Como creemos que es la primera de la pared, tuvimos que hacer algunas jabalinadas y subir por largas pedreras, aunque todavia hay que mejorar los accesos y limpiar mejor la via (nos olvidamos el serrucho). En total nos salieron cuatro largos más duros de lo que esperábamos, dos cortos y dos más largos. Todas las reuniones están equipadas (3 en árboles y una de argollas) y en los largos solo dejamos dos clavos y un parabolt, encima se rapela por la misma vía.



Paretara heltzeko, Burgiko herrian, zubiaren beste aldean eskumatara ateratzen den bide batetik goak miradore baterarte. Han zuzen jarraitu beharrean, ezkerrean oso argia ez den bide batetik gora joaten gara. 25 minutu ibiliostean, zeharkatutako bigarren pedreratiko gora goaz, beti eskumara joaten. Paretara ailegatzeko azken 5 metroetan basurdearena egin beharko dugu.

Para llegar a la pared, en el pueblo de Burgi debemos cruzar el puente y seguir el camino de la derecha que sigue el rio hasta un mirador. Allí en vez de seguir para adelante, hay un camino a la izquierda no muy evidente que nos va acercando a la pared. Tras andar 25 minutos, en la segunda pedrera tiramos para arriba, siempre con tendencia a la derecha. Pero los ultimos 5 metros hay que hacer un poco el jabalí.


Lehenengo luzearen hasiera desplome txiki bata da, gero zati erraz batetik R1era ailegatzeko.

La entrada del primer largo es un desplome pequeño, con una trepada fácil después hasta la R1.


Bigarren luzea diedro txiki baten azpian hasten da. Hasierako metroak dira zailenak, gero diedrotik igo eta ezkerrean dauden fisuretatik ateratzen gara R2ra heldu arte (oso luze ona).

El segundo largo empieza debajo de un pequeño diedro. Los primeros metros son los más dificiles, para después seguir por el diedro y salir por las fisuras de su izquierda hasta la R2 (largo muy bueno).


Hirugarren luzeko lehenengo zatia erraza da eta ondo babesten da, baina arroka pixka bat apurtuta dago (Ordesa-Ranero), gero behetik ikusten den diedro handian sartuzk. Azken zati hau oso ona da eta izugarri ondo babesten da fisuretan.

El principio del tercer largo es fácil y se protege bien, pero la roca está algo rota (Ordesa-Ranero), para luego meternos el el gran diedro que se ve desde abajo. Este último trozo es muy bueno y se protege muy bien en fisuras.


Laugarren luzea erraza zirudien, baina hasierako diedro gerra eman zigun eta gero fisura zabal batean bihurtzen da, beraz 4ko friend bat eramatea gomendatzen dugu. Azken metrotan, izerditan hasteko moduko desplome txiki bat dago, gero ezkerretara joan eta goian monta dezakegu bilgunea. Gero alboan dagoen zuhaitz batetik eta aurreko bilguneetatik rapelatzeko.

El cuarto largo parecia fácil, pero la entrada de diedro nos dio gerra y luego se convierte en una fisura ancha, por eso es recomendable llevar el 4. En los últimos metros hay un pequeño desplome que seguramente nos hará sudar, para luego ir a la izquierda y montar la reunion arriba. Al lado hay un árbol para rapelar, pasando por las reuniones anteriores.


Badakigu mila bide daudela piriniotan eta beste lekuetan aproximazio on batekin, garbiagoak eta luzeagoak diren bideak daudela, baina norbait errepikatzera animatzen bada ongi espero dugu gu abisatzea, graduak eta konfirmatzeko, zati batzuetan ez bait genituen oso argi. Animo neska-mutilak! Egurre!

Sabemos que en pirineos y en otros sitios hay vias con mejor aproximación, más limpias y más largas, pero si algun@ se anima a repetirla que nos lo haga saber, para confirmar los grados, ya que en algún tramo no lo teniamos muy claro. Ánimo peña!


Natxo

2013/07/18

ATXARTE! (Flowers + Locura colectiva) / (Ekain + Diedro) eta (Bordatzen + Irrintzi)

Eros y Thanatos egiteko asmoarekin gindoazen. Betiko moduan, arazotxoren bat izan genuen eta lehenengo murruan denbora gehiegi egon ostean eguzkiak harrapatu gintuen. Beraz Bordatzen eta Irrintzi egitea erabaki genuen, bide hauek ere oso onak zirela entzunda baitgenuen.

Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a)
       

LEHENENGO MURRUA:

- Natxo ta biok Ekain "6b" + Diedro "6a" egin genuen.  EKAIN bideak plakako sekuentzia pare bat ditu, berotu gabe sartzeko piskat gogorrak eta erorketa ez oso garbiarekin... (azpian zuhaitz bat dago). Diedroari dagokionez... 6a Atxartero bat dela esan dezakegu... duela asko ez zitzaidala 6a bat hain gogorra egiten... Bidea oso ona da baina bffff... aderentzia gutxi eta izerdi asko....
Diedroa bukatzen denean ezkerretik doan bide normala hartu beharrean zuzen doan bidetik hausartu ginen. Hiltze bat ikusi genuen eta frogatzea erabaki genuen. Hasierako pausutsu bat bakarrik dauka V+ izango dena baina  EZ DU MEREZI!. Alboko tontor batera ailegatzen zara eta rapel bat edo trabesia bat egin behar da jeisteko. Denbora asko galtzen da. Hurrengorako badakigu.

- Azkorra ta Erlantz Flowers "6a" + Locura colectiva "6b" egin zuten. 6b nahiko ona omen da. Ea hurrengo baterako...
Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a)


         
Alain Diedroko R-an
Azkorra eta Erlantz

BIGARREN MURRUA

Behin lehenengo murrua eginda Erlantz etxera bueltatu zen bazkari bat baitzeukan eta hirugarren murrura eguerdirako ailegatu ginen. Eguzkiak laister joko zuen beraz Bordatzen eta Irrintzi egitea erabaki genuen. OSO GOMENDAGARRIAK diren bi bide.
BORDATZEN: Oso bide zuzena. Kanto eta konti a tope! OSO ONA!
IRRINTZI: Lehenengo 10 metroak normaletik egin, R batera ailegatu arte. Guk ez genuen Ra egin eta sokak nahiko tiratzen zuen. Beste aukera bat Bordatzenetik atzeratzen zarenean R-a hemen egitea da. Hemetik trabesia eskumara eta 6a+ hasten da. regleta sekuetzia bat eta kantoa bukatzeko.

Materiala batu, Astxiki igo eta tita batean tabernarako bidea hartu genuen, inguruko jendea han baitzegoen eguzkitik ihesi.

Azkorra Bordatzen bukatzen

Alain Bordatzen bukatzen




Azkorra Irrintzin

Alain.