Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a) |
LEHENENGO MURRUA:
- Natxo ta biok Ekain "6b" + Diedro "6a" egin genuen. EKAIN bideak plakako sekuentzia pare bat ditu, berotu gabe sartzeko piskat gogorrak eta erorketa ez oso garbiarekin... (azpian zuhaitz bat dago). Diedroari dagokionez... 6a Atxartero bat dela esan dezakegu... duela asko ez zitzaidala 6a bat hain gogorra egiten... Bidea oso ona da baina bffff... aderentzia gutxi eta izerdi asko....
Diedroa bukatzen denean ezkerretik doan bide normala hartu beharrean zuzen doan bidetik hausartu ginen. Hiltze bat ikusi genuen eta frogatzea erabaki genuen. Hasierako pausutsu bat bakarrik dauka V+ izango dena baina EZ DU MEREZI!. Alboko tontor batera ailegatzen zara eta rapel bat edo trabesia bat egin behar da jeisteko. Denbora asko galtzen da. Hurrengorako badakigu.
- Azkorra ta Erlantz Flowers "6a" + Locura colectiva "6b" egin zuten. 6b nahiko ona omen da. Ea hurrengo baterako...
Ezkerrean Azkorra (Locura colectiva 6b) eta eskuman Alain (Diedro 6a) |
Alain Diedroko R-an |
Azkorra eta Erlantz |
BIGARREN MURRUA
Behin lehenengo murrua eginda Erlantz etxera bueltatu zen bazkari bat baitzeukan eta hirugarren murrura eguerdirako ailegatu ginen. Eguzkiak laister joko zuen beraz Bordatzen eta Irrintzi egitea erabaki genuen. OSO GOMENDAGARRIAK diren bi bide.
BORDATZEN: Oso bide zuzena. Kanto eta konti a tope! OSO ONA!
IRRINTZI: Lehenengo 10 metroak normaletik egin, R batera ailegatu arte. Guk ez genuen Ra egin eta sokak nahiko tiratzen zuen. Beste aukera bat Bordatzenetik atzeratzen zarenean R-a hemen egitea da. Hemetik trabesia eskumara eta 6a+ hasten da. regleta sekuetzia bat eta kantoa bukatzeko.
Materiala batu, Astxiki igo eta tita batean tabernarako bidea hartu genuen, inguruko jendea han baitzegoen eguzkitik ihesi.
Azkorra Bordatzen bukatzen |
Alain Bordatzen bukatzen |
Azkorra Irrintzin
Alain.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario