2012/03/26

ASTEBURUA ETXAURIN

Zetorren eguraldi ona zela eta Txaber, Natxo eta hirurok asteburua Etxaurin pasatzea erabaki genuen. Larunbata "Torreon" sektorean pasa genuen. Ordubatetarako edo hasi ginen eskalatzen, baina bakoitzak bost bat pege emateko denbora izan genuen.




Eguna eskalatzen pasa ondoren Etxaurin pote bat hartu eta Natxo eta Txaberren sorpresa ostean, Iruñara joan ginen urtebetetzea ospatzera. Turisteo piska bat alde zaharretik eta 00:30-tarako "etxera", igandean eskalatzeko ideiarekin baitgenuen. Zertxobait bat irakurri, postura hartu eta lo seko gelditu ginen.


Igandean "Garrafon" sektorea ezagutzera joan ginen. 25 m inguruko biak, noizbehinka plakeroak eta 6. graduko bide asko. Euskalharriko graduak begiratuta nahiko garezti dagoela esango nuke, baina gradua alde batera utziz, kalitate oneko biak aurkitu ditzakegu.



Sei terditarako Etxauriko tabernara joan, tortilla, garagardo eta zortzi terdietarako etxerako bidea hartu genuen.

Alain.

2012/03/19

LARUNBATA KANPEZUN


Larunbaterako oso eguraldi ona ez aurreikusi arren eskalatzea lortu genuen.
Goizeko bederatzietan geldituak ginen, eta Txaber ez zetorrela jakin ostean Natxo ta biok kotxe barruan geunden bata besteari begira nora joan jakin barik. Olatz, Ainhoa eta Irati nunbaitera zihoazela genekien beraz hauek deitu eta kanpezurako bidea hartu genuen.


Ez genuen toki hau ezagutzen eta nahiko gustora ibili ginen, baina esan beharra dago 6º eta 7º graduko bia oso gutxi daudela. Hala ere ezagutu beharreko eskola bat dela esango nuke.


Alain.

2012/03/18

PICO ANAYET

Pasadan otsailak 11 eta 12ko asteburuan, eguraldi ona igarrita zegoela, Txaber eta biok Piriniotara abiatzea erabaki genuen. Makina bat plan genituen buruan, baina azkenean trabesia eskia egitea erabaki genuen. Horretarako, zapatuan Candanchuko pistetatik ibili ginen, eskiatzearen nondik norakoak gogoratzen...je,je!!
Eguzkia lagun, pistetan gora egin genuen eta pistak itxi aurretik, azken jaitsiera. Dana jaso eta Canfranc Estacion herriko Pepito Grillo aterpetxean egin genuen lo. Igandean berriz, Anayet egitea pentsatu genuen eta horretarako Formigaleraino hurbildu ginen. Kotxea parkinean utzita, pistetatik 700 metro egin eta ondoren, errekaren paretik gora.



Edurra ez zegoen batere ondo eskiatzeko (aspaldi zeraman edur berria bota gabe), baina primeran pasatu genuen. 2 ordu inguru eskiatu ostean, azken maldara heldu ginen, bertan eskiak utzi eta kranpoiak janzteko ordua heldu zen. Azken txanpan, kontuz ibili beharra dago (kate batzuk lagundurik pausu horizontal bat dago eta ondoren malda handiko zeharkaldia). Azkenean, ordu batak inguruan goian geunden; argazki, bideo eta demasak egin ostean, beheranzko bidea. Hor bai komeriak!! je,je. Ez zegoen eskiatzeko batere erraz eta ojuu! sustoren bat euki genuen.
Amaitzeko, berriz parkinera eta etxerako bidea aurretik...Karabana luzea izan genuen Jacatik Liedenara, baina asteburua ondo aprobetxatu genuenaren sentsazioarekin bueltatu ginen etxera. Hurrengo abentura noiz helduko zai!

2012/03/12

FILIBUSTEROS + MARIA-TXIMENEA (6b, 120m)

Igandean, Azkorra eta biok Atxartera hurbildu ginen tapia nola egiten den gogoratzeko asmoz. Hasteko, nik kaskoa etxean utzi nuen, eta behin bide azpian geundela sokak jarrita eta eskalatzeko prest, esan nion Azkorrari: "barkatu Azko, me vas a matar, katuoinak kotxe barruan utzi ditut. Soy un morau!". Sprint batean jaitsi eta igo nintzen. Eskalatzeko prest geunden eguerdiko hamabiak luzetxo pasatak. Filubusterosen bi largoetatik hasi, gero Maria-Tximenearen azkenengo bi largoetatik atera eta atzekaldetik jaisteko ideia geneukan.


Filibusterosen lehenengo largoa nahiko erraza da, hasieran pauso baino ez dauka (6a). Bigarrena, aldiz, giro plakeroago dauka, gero ezkerraldean dagoen fisura baten bila abiatu eta Maria-Tximenearen bigarren bilgunean bukatzeko (6b). Hurrengo largoan adi egon beharko gara solte dauden harriekin (IV+). Laugarrena, hainbatetan entzun dugun tximinia da, "la chimenea pulidísima". Gure ustez ez dago hain labankor, gainera Azkorrak oso erraz eskalatu zuen (V+).


Atzekaldeko rapela egin, arazotxo bat euki ostean, eta ibiltzen bueltatu ginen kotxera.


Gure lehenengo bidea egin genuen Eguzkiarre-Labargorri sektorean, baina proiektu asko ditugula ikusi genuen eskaltzen geunden bitartean. Baina hauek hurrengoetarako izan beharko dira.

Natxo