2012/04/02

LASTERARTE OGOÑO!!! "Gadea, 6b+,120m"

Ogoñok oporrak hartzen ditu Apirilean, eta Irailerarte ez ditugu aurpegiak berriro ikusiko beraz Martxoaren 29an Txaberrek eta biok hain beste entzundako Gadea bidea egitera hurbildu ginen.
Rapela lanbroartean egin eta 13:30etan edo eskalatzen hasi ginen.

Lehenengo largoa Txaberrek ireki zuen, 6b+, pare bat diedro nahiko ondo pasa zituenak... ni berriz... en fin, sufritzen! jeje
Bigarren largoak pasu bakarra dauka. Largo itzusiena dela esango nuke. Ezkerrean dagoen diedrotik sartu eta desplomatzen duen sekuentzia gainditzean zailtasunik gabe ailegatzen gara bigarren R-ra, zuhaitz batean egin behar dena.

Hirugarren largoa... guau!!! Rapela montatu eta berriro egiteko gogoak ematen dituen largoa. Pausu gogorrik ez daukan 6b, baina eutsi behar dena... desplome, babaresa, fisura, plaka... PASOTE!!!


Berriro jaitsi eta Iratz egiteko ideia geneukan, baina Gadeako azken largoa egin ostean... Ogoño agurtzeko bide ezin obea iruditu zitzaigun, beraz, Lagara joan eta garagardo pare bat hartu genituen, zihurrenik lau bat hilabete barru ikusiko dugu berriro elkar.

2 comentarios:

  1. aupi!

    perdon por la duda pero no esta prohibido escalar en ogoño desde el 1 de enero hasta el 30 de septiembre?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. El problema de Ogoño es que la regulación está dividida en tres zonas, una totalmente prohibida y otras dos con fechas de regulación diferentes. Pero para entenderlo mejor, te recomiendo echarle un ojo a este blog de regulación de la escalada en Bizkaia (http://regulacionescaladabizkaia.blogspot.com.es/), donde hay un pdf descargable (a la derecha del blog), para ver la zonas reguladas con sus respectivas fechas. Espero que te sirva de ayuda.

      Agur!

      Eliminar