2011/12/07

ETXAURI

Larunbat goizean Olatz, Alain, Txaber eta Natxo Etxauri ezagutzera abiatu ginen. Frontoiko tabernan zeozer gozaldu ostean "Kaña a España" sektorera hurbildu ginen eskalatzera. Sektorea txikia da baina bide oso onak ditu. Egun hortako eskalada oso jatorrak ziren bi bikoteekin konpartitu genuen. Egin genituen bideen artean guretzat gomendagarrienak "Nacrofagos", "Zurraspa", "Patagonia" eta "Dibujos animados".


Arratsalde osoa tabernan eman genuen karteatan eta pentsatu beharreko jokoetan. Gaua sektore baten parkinean pasa genuen, laurok furgoneta barruan tetris baten antzera.

Hurrengo egunenan Arri, Maite eta Bortz etorri ziren, beraz kriston kuadrilla bildu ginen "Gradas de Ziriza" sektorean gainera egun eguzkitsuaz gozatu genuen. Hemen jende gehiago aurkitu genuen bideen gradu barietatea dela eta. Eskalatu genuenaren artean gomendatzen ditugu "El premio eres tu", "Hijos de Caín", "Nexus" eta "Gox".



Tabernan trago eta pintxo batzuk hartu ostean agurtu ginen, batzuk etxerako bueltan eta Natxo eta Txaber Lleidarako bidean, eskalada aste bat baitute aurretik.

1 comentario: