2011/06/05

JAIZKIBEL

Zapatuan, eguraldieren zain genbiltzala, Putxi, Txejo, Bortz eta Natxo Jaizkibelera hurbildu ginen blokatzeko asmoekin. Heldu eta ingurugiroaren egoera ikusita harritu egin ginen, Pasaiako superportuaren proiektuaren ondorioz Jaizkibel mendatea obraz beterik baitago.
Hasiera batean plaza txiki batean egon ginen bloke batzuk probatzen, berotzeko. Putxi eta Txejok "Trikuharri" izeneko bloke piszineroa erakutsi ziguten, baina beste baterako izan beharko da. Berotu ostean "La proa" izeneko harribolo batean egon ginen bloke ezberdinak probatzen. Graduak ez dakizkigu, baina oso bloke onak eta nahiko gogorrak egin ahal dira hemen.

Bukatzeko bloke eta alternatibaz beteriko sabai batean egon ginen, bloke motz bat eta sekulako zeharbidea probatzen, hasiera taloi joku bat izanik helduleku onetatik romo pare batetik pasatu ostean mantelatzen bukatzeko.
Eskuak akabatutak genituela, proiektuak hurrengorako utzi eta bueltan abiatu ginen.

1 comentario:

  1. Leioako Pinosolo polikiroldegi berriari buruz. Proiektu irabazlea eta beste baten arteko konparazioa...
    http://www.pinosolo.net/

    ResponderEliminar