2010/09/14

TXINDOKIKO MENDEBALDEKO ERTZA 04/08/2010

Orain dela bi asteburuko larunbatean Txindokiko ertzara abiatu ginen beingoz.!!! Hasiera bateko taldea bostekoa zen, baina azken momentuan Azkorra bizkarrako minaren ondorioz etxean geratu behar izan zen. Beno, egia esan kotxean lotan, goizeko 6retan bere materiala ustera etorri baitzen lekitton 3ak arte txosnako txanda egin ostean. Aupa bezu! eskerrik asko ta lasai, bueltatuko garela ertza ta hegoaldeko pareta egiteko.




Arri, Txapel eta ni (Txaber) bilbotik atera (berandu beti bezala) ta Maiterekin Larraitzen elkartu ginen , bera Donostitik baizetorren. Beraz, Maite esnatu (ordu beteko sesta bota behar gu itxoiteko),motxilak prestatu eta ordu erdi beranduago lehenengo luzearen azpian geunden.




Kordada asko aurkitu genituenez paretan ta beste pare bat gehiago asteko prest, besteek lehengo luzea bukatu arte itxarotea erabaki genuen,bitartean, zerbait jan ta azalpen teorikoak berrikusiz.






Beraz 12ak aldera hasi ginen igoerarekin, bi kordadetan banandu ginen Arri-Txapel eta bestea Maite-Txaber. 5 hordu behar izan genituen patzadaz joan ginelako, paisaiaz eta eskaladaz gozatuz, presarik gabe. Biologoak gainera, saiak 10 metrora ikusteko aukera izan zuten!!!! Arratsaldeko 5etarako gailurrean ginen beste bi bikotegaz topatuz.

Igoeraren azalpena:

1.go luzea: Diedro garbia, ekipatua ta pixkat pulitua. Bilera bretxa batean azaltzen da. IV




2. luzea: Bretxaren eskuinaldetik irten ta pausu aereo ta oso polit bat gainditu ondoren
lehenengo bilera egiteari ekin genion. Horrek luze bat gehiago egitea suposatu zitzaigun. Azkarragoa da, luze honen bilera aurrerago azaltzen den plaka bateko bi paraboltetan egitea. Ono ekipatua iltze ta paraboltekin. III




3. luzea. Azaldutako plakaraino, parabolt bakarra. II




4. luzea. Plaka gainditu ta beste bretxa batean azaltzen zaigu bilera, parabolt bakarra. IV




5. luzea. Zailena baina motza, bilera repisa txiki batean agin beharra. iltze bat ta bi parabolt. IV+




6. luzea. bellarra ta arrokatik ibiliz beste bretxa bateraino helduko gara. Bi iltze. II




Hemendik aurrera krestatik arrera jo behar da, kordak ez dira beharrezkoak, ensanblean joateak ondo legoke.



Txapelek prestatutako bideoak txangoa oso ondo laburtzen du:

No hay comentarios:

Publicar un comentario