2010/05/03

BISAURIN

Badakit ez dela gure irteera bat, baina behintzat bloggean mendi pixka bat gehiago egoteko egin dut sarrera hau:

Larunbatean, bazkaldu ostean, pirinioetara abiatu ginen guaito taldetxo bat: Tosti, Serrano, Josu, Borras, Peiejo eta Natxo. Lizarako aterpetxera heldu baino lehen dagoen borda batean afaldu eta lo egin genuen.

Goizeko 7:00-retan altxatu, gosaldu eta Lizarako aterpetxean utzi genituen kotxeak. Handik Foraton leporaino igo, gero eskuinera biratu eta azken malda igo baino lehen kranpoiak jarri genituen (Peiejo izan ezik, ez baitzuen, baina bere 47 zenbakiko botak raketak bezala dira). Maldari ekin genion, igoeraren zati gogorrena duda barik, eta honen ostean gailurrean geunden. Iparraldetik ez zen ezer ez ikusten lainoengatik, baina argazki gutxi batzuk atera eta zeozer jan genuen, gero behera abiatuz. Kotxera heldu eta euritan hasi zen, gehienetan ez dugun sortea oraingoan euki genuen.

Ospatzeko aterpetxean trago batzuk hartu eta Algortara berriro.




1 comentario:

  1. Argazki izugarrua hi!

    Horrelako eguraldiarekin agusto e!! Ba zen odua eguraldi honarekin topatzeko mendian!!

    Kraspadagatik lasai ibili natx, hurrengo irteera egin arte...peña llevamos muxo tempo paraus...

    ResponderEliminar