2010/03/22

ZUBIA BALTZOLAN

Hona hemen zubian zehar baltzolan egindako gauzen bideo txiki bat:



Ostiralean Alain, Sobri, Txaber eta Natxo joan ginen (ez dago argazkirik ezta bideorik ere). Gauza batzuk probatu genituen: Ipurtzulo (1R 7a+, 2R 7c), Joroñas, ke moñas (7b/+), Intxaursaltsa (6c+) eta La Trave (7c). Baina ez genuen ezer berririk eraman etxera.

Zapatuan deskantzatu genuen eta domekan Irati, Azkorra, Bortz, Natxo eta Txaber abiatu ginen kobazuloetara. Azkorrak gradua igo zuen, goiko 6b batean, gainera "a bista"!!! Bortz oso ondo bere bueltan, eta Irati beti bezala, kriston pegeak! Txaber eta Natxo Joroñas, ke moñas (7b/+) eramateko gertu geratu ziren, eta La Trave-ri (7c) pege on batzuk eman zizkioten.

1 comentario: