Haize zakarra zetorren arren frogatu behar genuen eta larunbatean, goizean goiz portaleterako bidea hartu genuen.
URTARRILAK 24: CANAL ROYA
Haizeak gogor jotzen zuen arren ez zegoen hodei askorik. Beraz, berandu samar baina materiala prestatu ta Canal Royarako bidea hartu genuen. Bakoitzak pare bat bide egin (Canal roya wal-1. luzea/os diables de panti-1. luzea) eta arratsaldean eguraldiak txarrera egin zuenarren, ordurako pistetan geunden furgonetarako bidean.
Aseguratzen |
Alboan zegoen kordada. |
Azko Canal roya wall (ezkerretik) |
Natxo os diables du panti. |
Os diables de panti |
Bueltan |
Igandean eskiak jartzea erabaki genuen. Peyregetera igotzeko ideia genuen, nahiko babestua baitzegoan baina amaierako mendi ertzera ailegatzean haizeak gogor jotzen zuen... beraz urteko lehenengo jaitsiera izanik, eta gure eski maila zein den jakinik... berantza joatea erabaki genuen.
Neguko materialari hautsa kentzeko asteburu ederra, ea eguraldiak laister bueltatzeko aukerarik ematen digun! EGURRE!
Alain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario