2010/08/12

Atxarte 2010/08/10


Eguerdiko ordu biak dira. Leioatik Atxarterako bidean gaude jada. Kotxean gaudelarik egingo ditugun igoerak erabakitzen saiatzen gara, baina ezin.


Behin parkinean egonda, materiala prestatzen hasi, zeozer bazkaldu eta igoerak bertan erabakitzen ditugu. Bi bikote osatzen ditugu: Natxo + Azkorra eta Txaber + Bortz.


Materialaren errepaso osoa egin eta bideari ekiten diogu. Lehenengo murrura joatea erabaki dugu aurrena.

Natxok eta Azkorrak, euren egoera fisikoaren erakusketa egiteko asmoz, martxa gogorra ezartzen dute, baina Txaberrek eta Bortzek eustea lortzen dugu. Beti ere burua hotz mantenduz eta gorputzari gehiegi exigitu gabe, ondo baitakigu urarik ez dugula igo;

OSO ONDO MUTILAK! (eskerrak ikasketak ditugula...)



Pareta eta bideak pizkat aztertu eta azkenean eskalatzeari ekiten diogu. Lehengo bikoteak, Azkorra + Natxo, Largo común + La nueva igo egingo du. Bigarren bikotekook, Txaber + Bortz, Naúfrago nocturno + Kike igotzea erabaki dugu.

Igoera biak oso ondo hasi eta bukatu ere egiten dira, izan ere, nahiz eta bakoitzak gure momentu kritikioak izan ditugun luze ezberdinetan, kateaketak lortu ditugu.




Lehenengo bikotea, berriz ere euren nagusitasun fisikoaz baliatuz, aurrea hartzen digute eta hirugarren murruan Normala eskalatzeari ekiten diote.


Bitartean guk bigarren bikotea, zailtasun handiko beste bide bat hartzea erabakitzen dugu, baina fisikoki nahiko justu gabiltza eta luze erdian buelta ematea erabakitzen dugu.


Kotxerako bidea hartzen dugu Natxo eta Azkorra gorantz doazela ikusten dugun bitartean. Beste batean izan beharko...





Behin kotxean gaudela materiala batzeari ekiten diogu eskalatutakoari errepasoa ematen diogun bitartean. Dena batu eta ura erostera joan ostean itxarotea baino ez zaigu gelditzen, bokata afaltzen dugun artean.

Berrogei bat minutu daramatzagu parkinean, alboko furgonetakoen konpainiaz gozatzen, eta azkenik...

BADATOZ!

































2010/07/22

Balaitus - Midi d'ossau

Midi d'ossaura heltzean kamerako bateria bukatu zen, beraz bideoan ez daude honen irudurik.





2010/06/30

RANERO In Decrescendo

*kapibloga.blogspot.com etik ateratako krokisa
-------------------------------------------------------------------------------------------------------

Asteartea, goizeko 8rak. Eguraldi ona dator eta prest gaude Ander eta biok bere furgonetan Ranerorako bidea hartzeko. Colindreseko irteera, ramales norabidea, ondoren karrantzako irteera eta azkenik Ranero. Furgoneta parkinean utzi eta bederatzitarako materaiala aukeratu, banatu eta oinez ekiten diogu bideari. Jakingo banu ze bide mota genuen aurretik praka luzeak eramango nituzke, beroak baino min gehiago egiten baitute sasi, sastraka etabarrek. jeje.


Paretaren bila denboratxo bat pasa ostean honen azpikaldean kokatzen gara, arnesak jantzi, klase teorika azkar bat eta eskaldari ekiten diogu, nola ez Ander joango da via irekitzen, ni gauzek nola funtzionatzen duten ikusten.

Biak gradu oso altua ez izatean eroso egiteko eta "katxarreo" mundua ezagutzeko oso aproposa da. Pare bat aldiz leku okerretik sartzen gara baina nahik bide zuzenak izatean eta reuak ikusi ostean bide egokia hartzen dugu. Kanto handiko biak dira, noizean behin fisuraren bat agertzen delarik, azken luzean gertatzen den moduan.


Azkenean gora ailegatzen gara, R4an gelditu barik L4 eta L5 enpalmatuz.Bion artean eskukoa eman baina "hau oraindik ez da amaitu e?" esaten dit Anderrek... eta arrazoi askorekin. Oraindik rapela falta da. Azkenengo R-an txapa bakarra dago, eta oinez jeitsi al den arren rapelatzea erabakitzen dugu. Badaezpada kordino bat utzi eta rapelari ekiten diogu.


R2an gaudelarik, soka kentzean engantzatua gelditzen da. Ander soka askatzera igotzen da L3 aren bide egokia aurkituz eta latigazoak sortutako korapiloa kentzea lortzen du.

Azkenengo rapelean gaudelarik sokatik tira egite dut, hau rebersoan sartzeko eta postura desegokia dela eta besoa ateratzen zait... segundu txar batzuen ostean besoa bere lekuan lortzen dut... eskerrak. Besoa bero dago eta nahiko ondo mugitu dezaket... ez dago arazorik lurrera ailegatzeko. Hala ere uda hasiera eskalatu barik eman beharko dudala dirudi... un buen palo.



Etxerako bidean eguzkiak gogor jotzen du, eta nola ez sasiak hor jarraitzen dute. Izerdi piskat gehio egin eta 18:00 ak inguru parkinean gaude, harnasestuka, ankak gorritutak eta besoa hortik bueltaka. Dena den pozik gaude, badakigu gaur merezi duen egun horietako bat izan dela. Ur botila bete, furgoneta alboan eseri eta bata besteari begiratzean irrifar bat ateratzen zaigu. "lo que importa son las jajas".