Midi d'ossaura heltzean kamerako bateria bukatu zen, beraz bideoan ez daude honen irudurik.
2010/07/22
2010/06/30
RANERO In Decrescendo
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Paretaren bila denboratxo bat pasa ostean honen azpikaldean kokatzen gara, arnesak jantzi, klase teorika azkar bat eta eskaldari ekiten diogu, nola ez Ander joango da via irekitzen, ni gauzek nola funtzionatzen duten ikusten.
Biak gradu oso altua ez izatean eroso egiteko eta "katxarreo" mundua ezagutzeko oso aproposa da. Pare bat aldiz leku okerretik sartzen gara baina nahik bide zuzenak izatean eta reuak ikusi ostean bide egokia hartzen dugu. Kanto handiko biak dira, noizean behin fisuraren bat agertzen delarik, azken luzean gertatzen den moduan.
R2an gaudelarik, soka kentzean engantzatua gelditzen da. Ander soka askatzera igotzen da L3 aren bide egokia aurkituz eta latigazoak sortutako korapiloa kentzea lortzen du.
Azkenengo rapelean gaudelarik sokatik tira egite dut, hau rebersoan sartzeko eta postura desegokia dela eta besoa ateratzen zait... segundu txar batzuen ostean besoa bere lekuan lortzen dut... eskerrak. Besoa bero dago eta nahiko ondo mugitu dezaket... ez dago arazorik lurrera ailegatzeko. Hala ere uda hasiera eskalatu barik eman beharko dudala dirudi... un buen palo.

2010/06/16
BLOKE TXAPELKETAK
Hona hemen biharko eta hurrengo astebururako blokeatu nahi duenarentzat Arrigorriagako eta Errekaldeko Jaietako txapelketak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


