2015/02/19

SIURANA

Mikelek 4 egun hauetan Siuranan ateratako argazki batzuk. Lasterarte ta EGURRE!








2015/02/09

LA MONGIE + GAVARNIE (ESKI) / Otsailak 7-8.

Otsailak 8. Gavarnie.

Asteburua Frantzia aldean pasa dugu Irati Natxo Prla ta laurok. Larunbatean La Mongie-n eski alpino piskatxo bat egiten eta Igandean Gavarnien trabesiari kaña ematen. Eguraldi itzela, elur paregabea ta kuadrilla ezin hobea. Gainera Iratiren furgoneta-etxean bidaiatu dugu... KALITE!! 


Gailurrera ailegatzen

Igandean eginiko bidea 

Tallon ipar aurpegia aurrean dugularik


Pic des Tentes




Jaitsiera

Bigarren gailurrera ailegatzen.

Elur sakona
2. jaitsiera

2. eguneako kuadrilla

1. eguna telesillan


Lasterarte ta EGURRE!

Alain.


2015/02/02

CANAL ROYA / PORTALET. Urtarrilak 24-25.

Asteburu batzuk generamatzan Pirineotara joateko gogoekin, baina gauza bategatik edo besteagatik ezin... urte amaiera Kataunian pasa eta 2015erako elurraren beharra nabaritzen genuen.
Haize zakarra zetorren arren frogatu behar genuen eta larunbatean, goizean goiz portaleterako bidea hartu genuen.

URTARRILAK 24: CANAL ROYA

Haizeak gogor jotzen zuen arren ez zegoen hodei askorik. Beraz, berandu samar baina materiala prestatu ta Canal  Royarako bidea hartu genuen. Bakoitzak pare bat bide egin (Canal roya wal-1. luzea/os diables de panti-1. luzea) eta arratsaldean eguraldiak txarrera egin zuenarren, ordurako pistetan geunden furgonetarako bidean.


Aseguratzen
Alboan zegoen kordada.
Azko Canal roya wall (ezkerretik)
Natxo os diables du panti.
Os diables de panti

Bueltan

URTARRILAK 25: PORTALET

Igandean eskiak jartzea erabaki genuen. Peyregetera igotzeko ideia genuen, nahiko babestua baitzegoan baina amaierako mendi ertzera ailegatzean haizeak gogor jotzen zuen... beraz urteko lehenengo jaitsiera izanik, eta gure eski maila zein den jakinik... berantza joatea erabaki genuen.










Neguko materialari hautsa kentzeko asteburu ederra, ea eguraldiak laister bueltatzeko aukerarik ematen digun! EGURRE!

Alain.