2012/01/27

RIGLOS "Jose Antonio Sanz" - "Espolon Adamelo+Normal"



Asteburuan eguraldi txarra zetorren. Beraz Txaber eta biok Rigloserako bidea hartu genuen, eguraldi honaren bila. Bia lasai pare bat egiteko ideiarekin joan ginen: Jose Antonio Sanz eta Espolon Adamelo.

JOSE ANTONIO SANZ .6A.




Eguraldi paregabea izan genuen, eta hori dela eta riglos jende gainezka jarri zen. Jose Antonio Sanz bidea nahiko ona iruditu zitzaigun. Berrekipamendua egitean bide originala piskat modifikatu zuten arroka kalitate hobea bilatuz, eta txapa kantitate handia jarri zuten, geheiegi iruditu zitzaizkigunak...


Esan beharra dago biak hainbeste txapa izatean kordada asko pasatzen direla bia honetatik, beraz, lasai eskalatzeko, goizean goiz sartu beharra dago.

ESPOLON ADAMELO + NORMAL PISON .V+.
Igandean Espolon adamelo egitea erabaki genuen. Rigloseko klasiko bat da eta aurreko egunean 6a egiten ez ginen oso soberan ikusi beraz bia lasai bat egitea erabaki genuen.





Espoloia egin ostean normaletik igo ginen Pisoira, 3 largo gehiago eginez ateratzen dena. Oso gustora gelditu ginen eginikoarekin, azkenean 7 ordu inguru eman behar izan genituen paretan.
Orokorrean bia polita, V+ gradukoa, pausuren bat borrokatu behar dena eta noizbehinka arrokak kalitatea galtzen duena.
Alain.

2012/01/10

Gadea asko baina hatz-mami gutxi

Igandean Eneko, Txejo, Txaber eta Natxo hurbildu ginen Santa Gadeara. Ez zuen hotz gehiegi egin, baina bai nahikoa harria taktu ona izateko. Ez geneukan denbora askorik, eguzki izpiak eskasak izaten bait dira egun hauetan, beraz "Mordor" sektorera jaitsi eta hortik ez ginen mugitu. Hor doaz atera genituen argazki gutxi batzuk, nahiko baitgeneukan eskalatzearekin.