2011/12/12

LLEIDA



Etxaurin asteburua pasa ostean Lleidara abiatu ginen Txaber eta Natxo, aste bat "a tope" eskalatzeko gogoekin, Txaberren sorbaldak usten bazigun. Lekuak eta bideak bidaian zehar inprobizatu genituen.


1.Eguna - Sant Llorenç de Montgai

Bidaia hasteko "Isaac Gabriel" (V+, 160m) bidea egin genuen, erosotasunaren bila, bidea erraza, txapatuta eta errepide alboan baitzegoen.




2.Eguna - Terradets

Oraingoan katxarro batzuk sartu nahi genituen, beraz Amanitako paretan "Amanita Moskata" (6a+, 270m) egin genuen. Aproximazioa nahiko Punkya da, trenbide bat gurutzatu behar delako eta gero goruntz bota mandoak bezala. Bide bukaeran adi egon behar gara, guk ez genuen bilgunea aurkitu eta zuhaitz batetik rapelatu behar izan genuen. Gauean heldu ginen furgonetara, baina bidea brutala benetan!




3.Eguna - Terradets

Deskantsatzeko geneukan eguna hau, Txaberren sorbailda zaindu bhar baitgenuen, baina bazkaldu ostean, kirol eskaladako "Les Bruixes" hurbildu ginen, pege batzuk emateko asmoz. Sektore benetan izugarria, mutantes beteta.





4.Eguna - Vilanova de Meiá

Leku ederra benetan, lasaia eta eguzkitsua. "Tierra de Nadie" (6b+, 175m) egin genuen, Roca dels Arcs sektorean. Bide oso ondo dago, plakak eta desplomeak konbinatuz, baita ekipatura ere. Jaitsiera atzekaldetik egiten da, ibiltzen.






5.Eguna - Collegats

Prepiriniotan sartura ez genekien zer egin, ez baitgeneukan leku honen krokis bat ere. Krokisak dituen taberna bilatu, garagardo pare bat eskatu, artxibadorea zabaldu eta "El despertar de la Primavera" (6b, 130m) aukeratu genuen, Paret de la Figuereta sektorean, errepide alboan. Hurrengo egunen, biedea egin ostean, furgonetara heldu eta L´Argenteria sektorera hurbildu ginen pege pare bat emateko, bistaz apretatzeko gogoekin, baina laister ilundu zuen.




6.Eguna - Santa Linya

Sanat Linyako Koba sektore mutantea goiz-goizean bisitatu ostean, Futbolin sektorera joan ginen, kirol eskalada pixka bat egiteko. Sektore oso ona, opari batzuk ekarri zituena.






2011/12/07

ETXAURI

Larunbat goizean Olatz, Alain, Txaber eta Natxo Etxauri ezagutzera abiatu ginen. Frontoiko tabernan zeozer gozaldu ostean "Kaña a España" sektorera hurbildu ginen eskalatzera. Sektorea txikia da baina bide oso onak ditu. Egun hortako eskalada oso jatorrak ziren bi bikoteekin konpartitu genuen. Egin genituen bideen artean guretzat gomendagarrienak "Nacrofagos", "Zurraspa", "Patagonia" eta "Dibujos animados".


Arratsalde osoa tabernan eman genuen karteatan eta pentsatu beharreko jokoetan. Gaua sektore baten parkinean pasa genuen, laurok furgoneta barruan tetris baten antzera.

Hurrengo egunenan Arri, Maite eta Bortz etorri ziren, beraz kriston kuadrilla bildu ginen "Gradas de Ziriza" sektorean gainera egun eguzkitsuaz gozatu genuen. Hemen jende gehiago aurkitu genuen bideen gradu barietatea dela eta. Eskalatu genuenaren artean gomendatzen ditugu "El premio eres tu", "Hijos de Caín", "Nexus" eta "Gox".



Tabernan trago eta pintxo batzuk hartu ostean agurtu ginen, batzuk etxerako bueltan eta Natxo eta Txaber Lleidarako bidean, eskalada aste bat baitute aurretik.