2011/05/31

AITZ TXIKI MURRUETATIK





-----------------------------------------------------------------------------------------------

Larunbata, gaueko bederatzi t'erdiak eta Natxo UK tabernan agertzen da Atxarteko krokisekin.Pare bat kaña eta biderik errezena aukeratzen dugu igandean egiteko, urte bat daramat arrokan eskalatu gabe eta nahikoa izango dut Aitz Txikira igotzearekin.

Goizeko bederatzi t'erdietan Txaberren etxetik pasatzen gara materiala hartzera, ezin da etorri... badirudi lesioek ez gaituztela batera eskalatzen utzi nahi... EA LEPO HORI LAISTER SENDATZEN ZAIZUN!



Hamaikak inguru materiala arnesean eskegi, sokak lotu eta lanari ekiten diogu. Eguraldia ezin hobea dugu eta eguerdiko ordubiak arte paretak eguzkiaz babesten gaitu.


Natxok bidea gutxi gora behera ezagutzen zuen, beraz arazo handirik gabe egin genuen gora. Bideak oso ondo ekipatuak, eta konplikazio txikikoak izatean sorbaldak ez zidan arazo handirik eman.


Eskalatzen hasi eta bi ordura hirugarren murruaren hasieran geunden. Eguzkia jotzen hasi zen. Pixka bat itxaron, aurretik beste kordada bat baitzegoen, eta beste ordu t´erdira hirugarren murruaren azkenengo katean geunden.

Hemendik aurrera oinez egiten da bidea. Ordu laurden bat beranduago Aitz Txikiko gailurrean gaunden. Hilabete asko neramatzan sentsazio horren bila.

Lainoak sartu eta eguzkiak indarra galdu zuen, asko eskertu genuena. Bokata jan eta ordu eskas batean Aitz Txikiko bide normaletik jaitsi, furgoneta hartu eta betiko taberna itxirik zegoela ikustean Durangora joan ginen merezitako kaña edatera.


Alain.

2011/05/09

ASTE BOROBILA

Ez da eskalada ezta mendiari buruzko kronika bat, baina honelako aste "gafe" bat izan ostean (fisikoki hitz egiten), gertatutakoa kontatu behar nuen.

Astelehena: txakurrarekin korrika egitera abiatu nintzen. Azkorrin nengoela, bapatean kriston mina nabaritu nuen belaunan. Buelta ibiltzen egin behar izan nuen, ia bi ordu etxetik kanpo guztira. Beraz, hasiera batean hialbete bat mendira eta korrika egitera atera barik.

Asteartea: bulderrera eskalatzera joan nintzen, eta "campus" eginten nenbilela, bapatean atzamar batean zeozer nabaritu nuen. Hau begiratzerakoan kriston aberia egin nuela ikusi nuen, azal geruza lodi bat altxatu zitzaidan, aste osoa eskalatu gabe (eta hurrengoa aber).

Larunbata: UK tabernaren kanpoaldean genbiltzan. Tragoen artean txakur batekin nenbiltzan jolasean, uhalatik tiraka. Bapatean txakurrari uhala ahotik ihes egin zitzaion, eta uhalak daraman mosketoia ahoan eman zidan, paleta zati bat apurtuz.





Natxo