2011/03/23

URA eta PROIEKTUAK

Pasaden astean Hodei, Olatz, Perla eta laurok (Txa) Albarratik ibili ginen blokeatzen. 5 egungo bidaia izan arren, eguraldiak ez zigun nahi bezain beste bloke probatzeko aukerarik eman. Igandean eta ostegunean izan ezik, gainontzeko egunetan euria egin zuen. Hala ere egunero zertxo bait eskalatzeko parada izan genuen. Arrastradero, Cabrerizo eta Techos sektoreetatik pasa ginen, astean zehar Frantziako bikote bat eta Italiako 3 lagunez aparte ez ginen beste inoregaz topatu, Albarra guretzat bakarrik euki genuen!!!

A! Kamping-a itxita zegoenez bungalowan egin behar izan genuen lo...BUF! Behin probatuta zaila izango da dendara bueltatzea eh!! jajaja
Hor doaz bidaiako argazki batzuk:
Hodei VS Palpant // Perla Bungalowan gozaltzen
Olatz palpanteko enparantzan // Txaber arrastraderoko bloke brutal batean
Eta bideoa, aber laster bueltatzen garen proiektu hoiek ateratzeko.